Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Ondarroa" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5560
2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Joan da Lizaso bere kotxeagaz, eta nor topatuko bidean eta Andoni ertzaina kontrola jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: hamar / marmar / bihar / txar / Aznar / azkar / dakar Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: kinka / zirika / zista / artista / irrista / tximista / erdizka / arriska / pesimista Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin dudanez, Eliz Ama Santak historian zehar egindako okerrengatik barkamena eskatu behar omen dio munduari. Lagundu'iozue zuek zertan barkamena eskatu beharko lukeen, zuen ustez, Elizak historian zehar egin dituen okerrak gogora ekarriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Isuri / Urduri / Irudi / Guri / Dirudi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egañaren bi aurpegi dira Alaia eta Anjel Mari. Aurpegi ezkorra Peñagarikano eta baikorra Martin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amonak deitu dizue Getariatik. Aitonak alde egin duela. Balea agertu omen dela portuan, eta aitonak botak jantzi, arpoia hartu eta etxetik joan dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-22 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denok dakizue baserritarrek badutela beren patroia: San Isidro; kamioizaleek ere badute patroia: San Kristobal; eta bertsolariek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Miren, bada zerbait aspaldian esan nahi zeniona Beñati, eta gaur hemen, aukera topatu duzu, eta esatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igande goizaldean parrandatik bueltan etxera heldu eta gose zara Andoni. Sukaldera sartu eta eguerdirako ziren txipiroiak jaten hasi zara. Bat-batean Jon ama agertu da kamisoian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona eta biloba zarete. Zuk, Andoni, bilobak, Igor, aitona, ikusi duzu baratzean lanean. Euria ari duela-eta surfean erabiltzen duzun neoprenozko jantzia dauka soinean. Launa bertso, zortziko txikian, Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan, baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du, eta zuk, Maialen, aterki aterki txikia zabaldu duzu. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa