Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Anzorandia, Idoia" Pertsona: "Aramendi, Josune" Pertsona: "Fuentes, Jurgi" Pertsona: "Goñi, Axier" Eskuragarritasuna: Online entzun Mota: Bat-bateko bertsoaldia Urtea: 2013Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 295
2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mungia ei da Europa osoan zerotik lau urtera bitarteko umerik gehien daukan herria, proportzioan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zazpi puntuko berezia Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aulkia, egurrezko aulkia, ohiko irudia da bertsolaritzan, betikoa. Bertsogintzan badaude beti errepikatzen diren gaiak, baita bertsolariek behin eta berriz errepikatzen dituzten doinuak ere. Baldintza bakarra duzue bertsoaldi honetarako: ezin duzue doinurik errepikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Tentazioa. Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gerrak eta maitasunak badute zerbait komunean: biak deklaratu egiten dira; ez beti baina gaur bai. Zuek baduzue zerbait elkarri deklaratzeko. Ez dakigu maitasuna edo gerra den.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Laurotan gertatutako pasadizoa, labur-labur kontatuta. Udan belarra biltzen ibili ziren Palatarteko Txomin eta hari laguntzen Goititiko German. Halako batean, segadora horrek pot egin eban. Germanek esaten dio “Zer pasatu ba Txomin?”, eta Txominek “Ito egin da”; “Ito hemen, mendian? Han errekan izan balitz!”. Arkaitz izango da Txomin, segadora eta guzti; Xabi German, laguntzailea. Pot egiten duen unean, ea zer pasatu den.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atxilotua izatea baino ezkutatuta bizi izatea nahiago duela esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez nago seguru, baina uste dut hamasei bat urte direla Etxeratek saio hau antolatzen duela. Kasik izango ziren 250 agurretik gora, 1.800 bertsotik gora, eta ohartu naiz gehienetan errimatu dituzuela preso, senide, lagun, besarkada, muxu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen aldiz lokartu da zure besoetan. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz, sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira aitaren omenaldian. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sustrai ama bisitatzera joan zara zahar-etxera. Panpina bat du eskuan, eta hurbiltzean, hala esan dizu: xsxsxs, Sustrai lo dago. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alabarekin batera, bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak berriz galdetu dizu: asko falta da iristeko? Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Honela esan dizu: ezin naiz zu gabe bizi. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko pertsona bat zara. Zure hiru seme-alabak txandaka arduratzen dira zutaz, eta lau hilabete ematen dituzu bakoitzaren etxean. Maleta egiteko unea da berriro. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adimen-urritasuna duten gazteekin balleteko dantza-taldea sortu zenuen urte hasieran. Gaur duzue estreinaldia. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa