Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1418
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Amets futbolzalea / al zera oraindik?
Puntua: Gero Anoetara / joango al zera?
Puntua: Illarra zer baratzatan / erneko ote da?
Puntua: Neguan oso larri / dabil txindurria?
Puntua: Euriak ez du bustitzen / Eibarko polbora
Puntua: Zu futbolean ibiltzen / al zinan umetan?
Puntua: Pelotari al zinen / azaldu eskua?
Puntua: Atzapar galantak ta / haragia fina.
Puntua: Destinatuta zeunden / Arantzazurako.
Puntua: Hobeto dauzkazu bai / patrikan sartuta!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Zuek bostok jarri bina puntu Amaiari:
Puntua: Lana egin ta eragin / ez da gauz berdina
Puntua: Bertsolai gazte danak / zure esku daude
Puntua: Eguzkiak gorritu / al dizu kopeta?
Puntua: Orrazkera horrekin / oso guapa zaude
Puntua: Peñak utzi al zaitu / emozionatuta?
Puntua: Mikroari begira / haserre antzean
Puntua: Pertsona Villabonan / nola bizi leike?
Puntua: Villabonatik hona / iyo leike oinez
Puntua: Bene benetan zaude / erakargarria
Puntua: Hamar puntu erantzun / zer-nolako lana!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-30 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: (Soka bat ematen dio) Duela hogei urte zuretzat esanahi bat zuen soka horrek; duela hamar urte beste zentzu bat hartzen joan zen. Eta gaur egun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ni gustura joango nintzateke zurekin Jainkomendira, baina beste neska bat aurreratu zait: Amaia. Zure bertsoak entzun eta hunkitu egin duzu; elizan bertan dagoela eta ezkontzeko prest dagoela esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Izan nahi omen dezu / laster baten ama Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Villabonan ez dagon / zer da Andoainen? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zuk berriz aukeratu: / Urretxu o Zumarra? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Ezker Batua alderdi politikoak honako hau salatu du PSOEri eta PPri begira: "Egun bakar batean genero indarkeriak lau hildako utzi ditu, ETAk 2003. urteko ekainetik hona eragindako biktima kopuru berbera. Eta zuek, PSOE eta PP, beti ETAri begira soilik zaudete". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñigo, herriko putetxera haragia eramaten duen harakina zara. Zure emazte Ainhoaren belarrietara iritsi da noizean behin putetxetik ateratzen ikusten zaituztela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
