Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "bertsobatbatekoa" Pertsona: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2681
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-03 Dima Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso saiorako bi sarrera irabazi nahi? Proposatu gaia!
[Prentsa]2015-01-14. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertso doinuak Atlantikoaz bestaldean
[Prentsa]2014-12-20. Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Fitxa ikusi
Futbola eta bertsoak, eskutik helduta
[Prentsa]2014-12-05. Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Fitxa ikusi
Urtez urte handitzen joan den elur bola
[Prentsa]2015-01-23. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Arnasa ematen duen betekada [Bertso saioa osorik]
[Prentsa]2015-01-27. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Iritzia: Errimategiko kajoietan miatzen
[Prentsa]2015-01-27. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
