Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Alkaiza, Saioa" Lekua: BilboBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2071
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspalditxoan zabiltza harri-jasotzaile bihurtu nahian baina ez zara ausartzen pausoa ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-29 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ibai baserritarra zara eta bizitza osoa daroazu sasoi honetan txerri-boda egiten; txerria hil, gero urte osorako okela gordetzeko. Urtero gonbidatzen dituzu txerri-bodara familia, auzokoak… lana egoten delako, eta gero trukean txorizo, odoloste eta abarrak banatzen dituzu. Aurten Janirek, zure ilobak, proposatu dizu Ibai, txerria bizirik uzteko eta odoloste beganoak egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, potosikotiko-depresiboa zara, eta Bilboko eta inguruko bertso eskoletan zabiltza: astelehenetan Deustuko Elorri bertso eskolan, astearteetan Señora bertso eskolan, asteazkenetan Arrigorriagan eta ostegunetan lehenengo Santutxuko bertso eskolan eta gero Potojorran bertso eskolan. Gaur ostirala da eta Bittor psikoterapeutaren kontsultan zaude, dibanean etzanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek enpresa berean aritu zarete lanean orain dela gutxi arte, eta biok kalean geratu zarete, urte asko enpresan eman ostean. Langabezi saria daukazue urte birako. Zuk, Beñat, behingoz garaia heldu dela pentsatu, eta bidaiatzeko gogoa daukazu. Gero pentsatuko duzu lan berria aurkitu edo ez. Zuk, Sebastian, berehala lana aurkitu nahi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-22 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain ikusiko ditugun argazkietan ohartuko gara nola aldatu den bertsolaritza. Garai batean, eta luzaro gainera, gizonen afera zen, gizonek bakarrik parte hartzen baitzuten saltsa horretan. Baina zorionez, egun, gero eta emazte gehiago entzuten eta ikusten ditugu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxekoak gogaituta dozuz, Gorka, domeketan oso berandu jaikitzen zarelako ohetik. Lehengo domekan jaiki zinenerako denak joanda ziren, bakarrik itxi zinduezan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko Arenalean bizi zaren atzerritarra zara. Joan den barikuan, jakingo duzue, Arenalean bertan Bai Euskal Herriari ekimenak ekitaldi berezia egin ebala saioaren ostean, eta zeu bentanatik begira-begira geratu zinen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda Jarritako gaia: Bukaera: Denboreagaz zauri guztiak / osatu egin daitekez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, gaur, Andoni, etxera heldu zarenean, atea zabaldu eta dena hankaz gora ikusi duzu. Halako batean, leihotik irteten Maialen ikusi duzu, zelan badoan, txapel handia buruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik beti kondoiarekin egiten du, eta Igorrek beti kondoirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun eguzkitsu batean Bilbon paseoan zoaz. Guggenheimekin egin duzu topo, eta pentsakor jarri zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek txikitan lagun-lagunak zineten. Hala ere hamar urte elkar ikusi barik pasatu dituzue. Gaur, kalean elkartu zarete. Kontatu zertan zareten berdinak, zertan aldatu zareten... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetan modan jarri zaigu zoriona hitza. Emaguzu zure formula zoriontsu izateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaietan pankarta asko ikusten ditugu han eta hemen. Zuek lau pankarta zarete, lau pankarta desberdin. Zer dago idatzirik zuen baitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
