Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Egaña, Andoni" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2481
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, Egaña, Oihana, Lujanbio eta Xabier Mendiluze zarete. Atzekoen semeak zarete. Udalekuetan begiraleak "nor da bertsolari onena?" galdetu duenean bakoitzak bere gurasoa aipatzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi baserritar zarete. Terreno edo lur kontuak zirela eta beti iskanbiletan aritu zarete. Hil ondoren biok elkarren ondoan lurperatu zaituztete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, eguzkia izanen zara, eta zu, Sustrai, farola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahozko egunkari bat egingo dugu. Ez al dira bertsolariak hein batean kazetari, plazako kronikak jasotzen? Bertsolariak bertsolaritzaz. Bertsolari asko kontzienteki edo inkontzienteki egiten duten gauza bat eskatuko diegu hauei biei: meta-bertsolaritza egin dezaten. Hau da, bertsolariek bertsolariaren gainean bertsotan egitea. Baina ez da gai berria, ze hauek biek Berrian asteazkenero egiten dute, Plaza librean, bata besteari erantzunez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uztailaren 14a da, Sanferminetako azken eguna. Etxetik atera zarenean, zure buruari "Gaurkoan bai!" erran diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu, hotel bateko atezaina zara eta Sustrai duela hamabost egunetik bertan ostatu hartutako bezero bat. Gauero neska ezberdinekin ikusten duzu gelara igotzen. Gaur joan zara beregana, kamera bat jarri eta erdibanako negozio bat proposatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak zarete. Sebastian, zuk, aita baserritarrak, uda guztia haserre pasa duzu egin dituen eguraldiak egin dituela-eta. Sustrai semea berriz txoratzen egon da egindako eguraldiarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu herri batzuetan ekitaldiak ematen ez dietela uzten pertsona edo talde batzuei. Takolo, Pirritx eta Porrotx izan ziren lehenak; Fermin Muguruza ondoren. Zuk gaur jakin duzu datorren asterako zenuen saio bat kendu dizutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-28 Gasteiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-30 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela gutxi, Sustrai, mobila galdu zenuen. Eta aldameneko Irazuk aurkitu du, baina bitartean zure andregaiaren telefonoa lapurtu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-29 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sekula bere eremutik atera ez den txoria da Miren. Sustrai, aldiz, txori ibiltaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-01 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ze jende behar izaten duzue inguruan ongi sentitzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi euskal arrantzale zarete. Petroleoaren gorabeherak direla-eta, Unaik, hemengo lanak utzita, Galiziara joatea erabaki du, laguntzera. Sustraik ez du horretarako asmorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa