Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Itzaina, Joana" Lekua: OiartzunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 942
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abuztuko lehen igandea da, Lekeitioko hondartzan eguzkia hartzen ari zara zure oporretan. Irlandatik etorritako turista bat zara, eta bat-batean jende multzo handi bat jarri da, bata bestearen aldamenean, esku artean kartel bana dutela. Behin betiko txanpa etxera dio kartelak. Sarek Euskal Herriko hamaika hondartzatan antolaturiko mobilizazioetako bat da. Bozgorailuetatik hizlari batek hala esan du: “Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!”. Eta toalla gainean etzanda zaudela burua martxan jarri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Egin beharko degu / bertsotan inglesez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, egun handia da zuen familian: aitona Joxe bertsolariak ehun urte bete ditu. Familiak bazkari bat egin du, eta beste oparien artean iloba Jonek berea ekarri dio: bertsotan hasi zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri honek bere etorkizuna jorratzeko bidean hamaikatxo oztopo baditu, asko ezagunak; eta horien artean bat: euskaldunok ez omen ditugu behar beste ume egiten, batzuek bi, baina askok bat eta batere ez. Ostera, zu, hemen zagoz, Juan Joxe, zeure besoetan duzula, jaioberrie, zeure hirugarren semea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-06 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Linguae Vasconum Primitiae Nik zita bat nuen Bernart Etxeparekin baina laurehunda piko urtez berandutu naiz. Harrigarriena da, Bernart Etxeparek itxaron egin nauela. Euskal poesiaz galdetu didanean esan diot : "euskaldunek ez dute poesiarik leitzen; ETB ikusten omen dute eta bidaia turistikoak egiten omen dituzte tropikoetara". "ETB? ETB?" Eta ETB zer ote den asmatzen eta neskameak ekarritako sagardoa edanez Axularren zain geratu ginen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek atzo sexu gau ikaragarria jo zenuten. Gaurko gaua ere heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Igual-igualak dira / Holanda ta Oranda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Gertu al zaude Joxe / bertso lanerako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Kanpoan ta etxian / ona da bakia, Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Diotenez bakiak / preziorik ez du, Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
