Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1981" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3611
1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, bi neska zarete. Sebastian, bortxatua izan zara. Jexux, zure lagunari kontatu diozu gertatua. Honek salaketa egiteko esaten dizu baina ez duzu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Goizeko saioko hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Arratsaldeko saioko hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtegi bat egiteko langileak behar zirela eta izenak eman dituzue zuek biok. Haruntz joan eta bertako liskarrak ikusi ondoren, Sebastian Lizasok, zuk, etxera itzultzea erabaki duzu. Peñagarikanok bertan gelditzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jokin zaharragotzat jotzen zaitu jendeak; zu, Sebastian, ordea, gazteagotzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-01-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona etortzerakoan hau entzun dugu: Zer egiten du ume honek gizonen artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Haur txiki bat duzue etxean. Gauero negar eta zalaparta ez dizue lorik egiten uzten. Lanera joateko jaikitzen zarenean, ordea, lo gozoan ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso joan da, Peña, moruarengana "kostua" erostera eta moruak Starlux-a sartu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin gauero atera da ligatzeko asmoz, baina beti porrot egin du. Gaur, Sebastian aitari aholku eske joan da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañu ia erretiratzekotan dago, baina garbi daukana da berak dituen diruak hemen gastatu behar dituela. Ez daki nola baina, eta Xebastianengana jo du aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
