Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Jaialdia Urtea: 1970 Urtea: 2000Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 19
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Venezuelako bi ume zarete. Momentu honetan, Amets adoptatu egin dute Europa aldera ekartzeko asmoz, eta Aitor, berriz, hantxe bertan geratzen da. Zuen agurra bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, puntue barik bertso bat kantako dotsut, zure adiskide batek idatzie, Jexus Mari Irazuk; honelaxe dino: Bertsolari ta korrikalari euskalgintzaren zutabe Patzikurentzat funtzionario askorentzat sormen labe Etxenikeren aurrean berriz zientzia gizon goi ta behe ordu txikitan Glent Grand doblea belodromoan aldare zenbat aurpegi eduki leizken kara askorikan gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik datorren urtean Himalayara espedizio bat antolatuta dagoela, eta hor tartean direla Ana Arantzatik eta Xabier ere bai, ia arantzartua. Hi orain hil berri den Felix Iñurrategiren izpiritua izango haiz. Hagoen lekuan hagoela, emaizkiek pare bat aholku gazte hauei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hamabi-hamahiru urte, Hernaniko bertso eskola sortu berria Xabier Amurizaren lezioekin, aurreneko ikasleekin han hintzen: Anatx, Oiartzabal, Rikardo etortzen huan Gasteiztik, eta Nikolas ere bai. Nolako oroitzapenak dauzkak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpillagak plazetan egin dituen berrogeita hamar urteetatik, hainbat ibili zara zu beragaz, Jon. Hor bitartean izen diren joan-etorrietan egongo da zer berezirik kontatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Munduan dagoen gauzarik alferrekoena da pobrearen arrazoia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Familiaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal kirola bere garapenean aurrera doa eta horren erakusleetariko bat emakume bat izan dugu: Joane Somarriba. Berarentzat zure bertsoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inguru honetan, eta hemendik hain zuzen, askotan ikusi izan ditugu iñurrategitarrak, Felix eta Alberto, entrenatzen; korrika egiten, bizikletan... Hori ez da errepikatuko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Amets, Iparraldeko bertsulari gaztea haiz eta lo hagoela, ametsetan, Xalbador azaldu zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garaiko pertsonaiak dira hauek ere, hala ez diruditen arren: Jose Maria Setien eta Juan Maria Uriarte aurrez aurre. Jakin dudanez, Setien uztera doan kargua Uriartek hartuko du. Ez dakit elkarri ezer kontatzekorik izango duzuen. Hasi dadila Setien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk hiru eskutitz, hiru letra, hiru bertsu idatzi behar dituzu hiru lekutara. 1.- Urruñako auzapezari 2.- Lekeitioko maiteñoari 3.- Garazin duzun bertze maiteari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iturengo Aurtitzen bertso bazkari baten ostean hiru ordu jardun zenuten zuk eta Nikolas Izetak bertsotan, tabernari baten lagunaren urtebetetzea zela-eta han geunden gehienok bertso bana eskaini ondoren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa