Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4021
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hilabete pasatxo da Hernanin zabor-bilketa sistema berria, atez atekoa, jarri zutela. Zer moduz moldatu zara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtarriletik Erasmus programan bekadun gisa ibili zara Holandan, eta hiru bertso eskatuko dizkizut. Lehen bertsoan kontatu behar diozu amari zer egin duzun bertan. Bigarrenean, Unibertsitateko tutoreari kontatu behar diozu zer egin duzun. Eta azkena, lagunei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpillagak plazetan egin dituen berrogeita hamar urteetatik, hainbat ibili zara zu beragaz, Jon. Hor bitartean izen diren joan-etorrietan egongo da zer berezirik kontatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenbiziko zatiari amaiera emateko gauza xelebre bat, baina ia egunero telebistan azaltzen dana, eta hori be euskalduna dugu - beno ez dakit euskaraz dakien, baina euskalduna dela bai -, Txumari Alfaro, nafar naturista. Hau naturista dok, medikue, eta hik, beste askok bezala, kaspa arazue daukek, kaspie jausten jak hiri be; eta enterau haz horrek daukela formularen bat: egunero heure txixe edatea; hori dok itxura danez formularik onena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ere, arratsaldero bezala, zahar-etxera abiatu zara zure aitari eguneroko bisita egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Txora-txora eginda zaude batekin baina, ez zara ausartzen ezer esatera. Gaur bera eskatu dizu muxu bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur martxoak hiru degu, eta Gasteizen, hain zuzen ere, duela hogeita bost urte, polizia espainiarrek lan baldintza hobeen eske gose greban edo protestan zeuden bost langile hil zituzten, Gasteizko San Frantzisko elizan. Zer burutapen dakarzkizu kontu honek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gabon gaua duzu, eta mahaiaren inguruan bildu zarete urtero bezala familia giroan ospatzeko asmoz. Mahaiaren inguruan aulki huts bat jarri duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur omen dira hogeita hamar urte lehenengo plaza egin zenuela. Akordatzen al zara zerbaitez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Eliteko atleta zinen eta istripu baten ondorioz elbarri gelditu zara. Gaur, zure omenez maratoi bat antolatu dute eta saria ematera zoaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Betidanik izan dituzu zakurrak gustuko eta etxean orain ere mordoa, mota guztietakoak dauzkazu. Gaur, kalean zoazela, zure aurrean ikusi duzu nola txakur batek ume bat harrapatu eta hil zorian utzi duen. Kontatu zure burutapenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen drogazalea zinen, baina gaur guztiz sendatuta zaude. Gainera, baduzu lanpostu bat eta familia bat. Epaileak dioenez, ordea, justiziarekin baduzu zor bat, eta zu kartzelan sartzeko agindua eman du. Kartzela atarian zure familia agurtu eta bazoaz barrura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai batean lige kontuak ez ziren gaurko modukoak. Lehen neska laguntza edo horrelako zerbait egiten zenuten. Erromeria amaitu eta neska lagundu ohi zen bat, bi, hiru edo lau orduz, mendiz mendi, biderik bide, zelairik zelai haren baserriraino. Seguru gaude zuk ere holako neska laguntzak egingo zenituela. Kontatu pasadizorik bitxiena eta neska laguntzarik emankorrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri honetakoak diren Xabier Telleriak eta Kike Amunarrizek atera berri dute liburu bat, izena Txorakikeriak daukana, eta zuk, Peña, gutxiago ez zarela pentsatu eta Peñakeriak liburua idazteari ekin diozu. Kontazkiguzu horko istorioren batzuk-edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arantzako herriko etxean dagoen Espainiako bandera zara. Orain dela urte batzuk, txukun-txukun plantxatu eta lehenbiziko ateratzen zintuzten balkoira jaietan. Azken urte hauetan ez zaituzte atera. Aurten ere, bertzeak balkoira zihoazela, zokoan, hautsez beteta, hantxe geratu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer pentsamentu ekartzen dizkizu Ameriketan dabilkizun anaia misiolariak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
