Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4021
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik datorren urtean Himalayara espedizio bat antolatuta dagoela, eta hor tartean direla Ana Arantzatik eta Xabier ere bai, ia arantzartua. Hi orain hil berri den Felix Iñurrategiren izpiritua izango haiz. Hagoen lekuan hagoela, emaizkiek pare bat aholku gazte hauei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Domekero legez familia guztia batu zarete. Gaur bai, gaur esan egin behar diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-19 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Urtebete da mutil bati maite zenuela adierazi zeniola. Gaur, urtebetera, berak ere maite zaituela esaten dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo gauean etxera berandu eta mozkortuta joan zinen. Emaztea erritan hasi zitzaizun, hola ez zenuela bizitzerik esanez eta zuk lagunaren kulpa izan zela eta ez zenuela berriz egingo esan zenion... Bi bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldero irteten zara amona paseatzera. Aspaldi honetan ia-ia ez da zure izenarekin ere gogoratzen. Baina gaur, paseoan zoaztela, parke batera hurbildu eta eskutik helduta kolunpiora eraman zaitu. Kolunpioan eseri da bera, eta hasi zaizu "Bultza! Bultza!". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriko Udako Unibertsitatean Bertsozale Elkarteak hitzaldi bat eman behar du, eta aste honetan, hitzaldi horren izenburua ikusi dudanean, Maialentzat gai ederra dela pentsatu dut. Hauxe da: Maialen, zerk lotu zintuen eta lotzen zaitu bertsolaritzari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuetako batzuek agian entzun duzue Euskadi Irratian, goizez, astean behin edo, Xabi Payak egiten duen tartetxo bat, dotorea; berbak asmatzen ditu, berba berriak euskararentzat, eta horietako saio batean, asmatu zuen patxizketan egitea, Patxi Lopezek egiten duen moduan. Berak egingo digu demostrazio praktiko bat patxizketan egitea zer den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, afalosteko kafearekin batera, sofan jesarri zara, egunero gustura erretzen duzun zigarro horrekin, eta handik gutxira, betiko paranoiekin hasi zara: “ Zer gara? Zer ez? Nondik gatoz? Nora goaz?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka oina-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Kupela taldearen Bizi zaitez bizi kantuaren zatia entzun da megafoniatik: "Bizi zaitez bizi, ahalikan ondoen, inork ez baitakigu, bihar zer dagoen".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Peña? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu jaio baino zazpi urte lehenago zerbait pasa zen zure herrian, gaurko egunez. Badakizu zer? Edo gaia jartzen jarraituko dut? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko metroko sarrera batean eskusoinua jotzen duzun kaleko musikaria zara. Debaldeko periodiko horietako batean irakurri duzu musikari bati dirutza bat eman diotela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeure etxeko leihotik begira zaude. Gazte bat egurtzen ari dira errukirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita zara. Zure alaba lehenengoz irten da parrandan. Asteburu guztian ez da agertu, eta agertu denean kontu eske hasi zara. Berak erantzun bakarra eman dizu, eta zu aho zabalik geratu zara. Zer esan dizu, bada? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtetan prostituta gisa egin duzu lan. Duela gutxi erretiratzea erabaki zenuen, baina orain bakarrik sentitzen zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
