Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Colina, Sustrai Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 204
2006-11-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustraik erronka bota du aizkora apusturako. Tolosako Kantabrikon dago zain, eta Zubeldia azaldu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai ama eta Amaia alaba. Alaba duela urtebete ezkondu zen. Gaur, ordea, maletak hartu eta amaren etxera dator. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok, Oñatin, fabrika berean egiten duzue lan. Bihar herriko eguna izanagatik ere, nagusiak, lanera etorri behar duzuela jakinarazi dizue. Zuk, Jexux Mari, ezezko biribila eman diozu. Sustraik, ordea, baietz erantzun du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor aita eta Sustrai seme txikia. Gabonetan, Sustraik opariak espero ditu, baina ez du zuhaitz azpian oparirik aurkitu. Honela galdetu dio aitari: "Gaizki portatu al naiz ba?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahozko egunkari bat egingo dugu. Ez al dira bertsolariak hein batean kazetari, plazako kronikak jasotzen? Bertsolariak bertsolaritzaz. Bertsolari asko kontzienteki edo inkontzienteki egiten duten gauza bat eskatuko diegu hauei biei: meta-bertsolaritza egin dezaten. Hau da, bertsolariek bertsolariaren gainean bertsotan egitea. Baina ez da gai berria, ze hauek biek Berrian asteazkenero egiten dute, Plaza librean, bata besteari erantzunez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
