Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2008Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1269
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Bi poeta zarete. Uxuek uste du egoera zoriontsuek asko laguntzen dutela poesia ekartzen; Igorrek, aldiz, pentsatzen du zoritxarrek askoz aukera gehiago ematen dutela poesia sortzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-20 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrizketa arraro bat egingo dugu orain; beraz, presta zaitezte. Hemen daukagu San Migel santua, Lizaso, eta San Migel botila, Egaña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-27 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok aita-semeak izango zarete, Unai aita eta Igor semea; familia musulman bateko aita-semeak. Gaur Igor etxera etorri da, eta aitari Olentzero etxean ikusi nahi duela eskatu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-26 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Pedro jaiak ospatzen dituzue Asteasun, eta gaur hemen daukagu San Pedro bera: Sebastian. Jexux Mariren bizitza aztertzera etorri da, zeruan sartzeko aukerarik ba ote duen ikusteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte askotan, zuen etxera Txernobildik ume bat etortzen zen udan. Gaur gutun bat jaso duzu, non umeak dioen osasunez ondo dagoela eta zuenera ezingo dela berriro etorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeure etxeko leihotik begira zaude. Gazte bat egurtzen ari dira errukirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita zara. Zure alaba lehenengoz irten da parrandan. Asteburu guztian ez da agertu, eta agertu denean kontu eske hasi zara. Berak erantzun bakarra eman dizu, eta zu aho zabalik geratu zara. Zer esan dizu, bada? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor amama, Aitor iloba. Amamak ez du etxean inoiz gerrari buruzko konturik aipatu. Durangon, datorren astean, Durango 1936 Elkarteak antolatuta omenaldia egingo dieten gerran faxistek hil eta zauritu zituztenei. Eta orain, amamak egunero eskatzen dizu, mesedez, hara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-30 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Barberena, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, eguzkia izanen zara, eta zu, Sustrai, farola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan eta ez hain gaztetan ere konplexuak izaten ditugu gure irudi fisikoaz, izaeraz edo beste ezaugarriez. Zuk, Julio, ez diezu gauza horiei kasurik egiten; zuk, berriz, Uxue ezin dituzu ahaztu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Aste Santuan kanpoan ibili zarete, eta itzuleran joaterakoan baino konbentzituago etorri zarete. Zuk, Iker, pentsamendua ekarri duzu Euskal Herrian baino hobeto inon ez dela egoten. Zuk, Andoni, uste duzu hemen baino hobeto edonon egoten dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen kezkak pertsonalak dira, berekikoak. Aitorrenak, berriz, bestelakoak dira, bere buruaz gaindikoak. Esaten da adinarekin gertatzen dela prozesu hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
