Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2025Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1064
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza osoa emon duzu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan dizu berak ere ogibide hori izan gura duela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urtegaz atxilotu zinduezan. Bost egun igaro zenituen komisaldegian eta torturak salatu zenituen atera zinenean. Oraindik be igartzen doduz fisikoki eta psikologikoki utzitako ondorioak.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Begietara begiratu eta holan esan deutzu: Onena zara.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone auzokidea eta Gorka dendaria. Zure auzoa modako auzoa izatera pasa da. Gero eta gutxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Gaur Gorkak esan dio Joneri alokairuaren prezioa asko igo diotela denbora gutxian.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko txapelketako gai jartzaile taldeko kideak zarete. Xabat denbora asko pasatzen duzu gaiak bileratara prestatuta eramateko. Aitorrek esaten dizu ez dutela konbentzitzen eta findu egin beharko lituzkeela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu.
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hemeretzi urte dira Mikel Zabalza erail zutela. Eta 2024ko azaroaren 30ean Intxaurrondoko kuartelaren aurrean plaka bat ipini dute beraren omenez. Eta harrian bertan jartzen du: “Idatzita geratzen da Mikel kuartel honetan hil zela” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-10 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-10 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herriko ekimen guztietan parte hartzen duzuen bi gazte zarete. Santa Agedara ere apuntatu zarete, baina zuen dohaina ez da afinatzea. Kantuan hasi zarete eta korokoak begira dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-11 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Laukoa, ertainaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Basaizeako kideak zarete. Gaurko afaria prestatzeko IKEAra joan zarete falta zenuten materialaren erostera. Rakleta egiteko makina, ordezkatu behar diren bi aulki, eta anpula pare baten bila zabiltzate. Dendako panelak segitzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Nola definituko / zenuke Lesaka?
Puntua: Zubiak eraikiz da / herriaren lema
Puntua: Herri ttikia sarri / infernu handia
Puntua: Euskarak arnasgune / haundia du hemen
Puntua: Gaurkoan bihurtu da / bertsoaren kabi
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
