Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4365
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hortxe daukagu Luciano Pavarotti, Lizaso, Atlheticen mendeurrena dela-eta Euskal Herrira etorrita. Jon Maiak, Atlheticeko ordezkariak, hiru leku desberdinetera eroango dau tenor mundiala: sagardotegi batera, Guggenheim museora eta Anbotoko puntara. Entzun daiguzan, ba, Jon gidariaren azalpenak eta Xebastian kantariaren inpresinoak egoera bakoitzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-16 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baserri berean bizi diren bi anaia izango zarete, biak mutilzahar izateko bidean; Beñat anaia gaztea izango da eta Arkaitz zaharra. Anaia gaztea zaharra noiz ezkonduko zain dago, baserria beretzat bakarrik izateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lanerako gogoa, grina edo irrika pizten duen pastilla asmatu omen dute Ameriketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zinezaleak zarete eta maiz joaten zarete zine aretoetara. Filmak ikusteaz gain, beste zer egin liteke areto horietan? Umetan zer egin duzue? Gaur egun zer egiten duzue? Zer ikusten duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Nahikari, haurdun zauden neska bat zara eta sabelean duzun haur hori, Mikel alegia, abortatzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Jon, abenduaren hamalauan, txapelketako finalean hain zuzen ere, alabaren logela jasotzen ari zinela maitasunezko eskutitz samur bat aurkitu zenuen. Gaur jakin duzu Unairi zuzendutakoa zela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asier Korrikako arduraduna izango da eta Andoni Luis Villasante. Gaurko egoera bi mila urte atzera eramango dugu, eta demagun Korrika bukatu dela, gaizki atera dela eta AEKkoek Villasante eta Korrikako arduraduna gurutziltzatu egin dituztela. Gurutzetik gurutzera eztabaidan ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joserra Garziaren "ELEtik ENEra" poema: "Boterea eskuratu arte iraultza. Boterea eskuratu eta irauntza. Utopiaren errautsak besaulki azpian dautza". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk biok estropadetan ibiltzen zarete, arraun talde berean, baina patroi lanetan. Batzuetan bat izaten da patroi eta besteetan bestea. Izan ere, zu, Alfontso, eskarmentu handiko patroia zara, baina baita pisu handikoa ere, ehun kilokoa edo. Zuk, Ibon, berriz, eskarmentu txikiagoa duzu, baina zurekin arinago ibiltzen omen da trainerua, berrogeita hamar kilo zara hortxe-hortxe. Biotako zein izango da etzi Kontxan patroi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor ETBko informatiboetako zuzendaria da. Hamabi aste dira gose greba hau hasi zela, eta azken txanda honetan zazpi egun egin ditu Jonek gose greban, baina konturatu da informatiboetan ez dela agertu ere egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herriko kronika osatu behar duzue azkenaldi honetako berriak bilduz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil honen hondarrean omen dira berrogeita hamar urte Ernio mendiko gurutzea zutitu zutela. Garai haiek ekarri behar ditugu gogora. Hi Andoni, gurutze hori zutitzen ibili zirenetako bat haugu, eta Peña berriz, gora eta behera, behar zena garraiatzen ibili zen idia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkonduz gero hamabost egun jai ematen dituzte Peñaren lantokian, eta gaur, hirugarren aldiz ezkontzera doala esatera joan zaio Lizaso nagusiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek herri bereko bi lagun zarete, Aberri Egunera joateko asmotan zabiltzatenak. Okerreko autobusak hartu dituzue ordea: Unaik PNVkoena hartu beharrean HBkoena hartu du, eta Lizasok HBkoena hartu beharrean PNVkoena. Nola igerri diozue nahastu egin zaretela autobusez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata ezkongai, bestea mutilzahar. Zer alde dago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen oraintsu ibili da azterketa garaian bete-betean. Bilbon ez zela kontzentratzen-eta, estudiatzeko lasaitasun bila Jainkomendira joan da, Mañuren baserrira. Hamabost egun pasatu ditu han. Zer moduz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, duela urte mordoxka Peña ezagutu zuen neska bat zara. Peñak saio bat egin, ondoren biok liatu eta hala bukatu zen kontu hori. Gaur, baina, hara non agertzen den Aritz zortzi urte inguruko ume batekin, Peñaren semea dela eta hari diru eske umea hezitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
