Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4365
1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Jokin Bilboko metroan gitarra jotzen ari zara eta Joxe udaltzaina etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkateak bota du bandoa: "Kotxe zikinak erabiltzea debekatzen da; hala egiten duenak bost mila duruko isuna ordaindu beharko du". Imanolek kotxea garbi ibiltzen du beti, garbia garbitzen ibiltzen den horietakoa dugu; Lizasok, berriz, ez du bere kotxea inoiz garbitzen. Zer iruditzen zaizue alkatearen bandoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Mikel mekanikoa zaitugu eta Peña zirujanoa sarri joaten zaizu kotxea konpontzera. Edozein aberi dela ere, konpontzea baino nahiago izaten duzu piezak aldatzea. Gaur, ordea, kirofanoan zaude prostata hondatuta duzula eta hor duzu aurrean zirujanoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Joxe oporretan dela seme Aitorrek kaleko zakur burugaldu bat ekarri du etxera. Aitak ez du txakurrik etxean nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi ahizpa zarete, zaharrena Maialen eta gazteena Nahikari.Gaur Nahikari negar zotinetan etorri da etxera, Maialeni esanez lehenbiziko amodio porrota jaso duela eta gizonezko guztiak gorroto dituela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu oporretan safari batean joan da eta Nahikari aurkitu du beltz ezpain-handi baten inguruan, su ondoan dantzan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan entzun izan dut, gizona hirurogeita hamar urtera iristen denean, ajea besterik ez duela izaten. Zuek itxura txarrik ez daukazue, baina minen bat, ezinen bat, oinazeren bat izango duzue. Nola bizi da gizona hirurogeita hamar urtera inguratzen denean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi artzai zarete. Zuen lagun-taldean bildots-jan bat ematea erabaki duzue; Mañuk bildotsa ekarriko duela eta Agirrek gastuak ordaindu. Egin duzue bazkaria eta Agirre hurrengo egunean konturatu da artaldean bildots bat falta duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete. Orain dela bost urte ezkondu zineten eta ezin duzue mundura haurtxorik ekarri. Maialenek adoptatu egin nahi du baina senarrak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek senar-emazteak zerate, Lizaso senarra eta Agirre emaztea. Zuen etxean orain arte erosketak andreak egin izan ditu baina gaur senarra eskuan poltsa handi bat duela sartu da sukaldean eta halaxe esan dio emazteari: "Denda berri bat zabaldu dute Azkoitian eta hara zer ekarri dizudan: esne litroa 65 pezetan, olio litroa 370ean, jogurtak 19na pezetan eta komuneko papera bost duroan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-08 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña banketxe bateko zuzendaria zara eta gaur jakin duzu Mañukortak etxean ondo ezkutatuta diru asko duela. Hori dela-eta haren etxera joan zara dirua bankuan sar dezan proposatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikiak zarete, eta hor zabiltzate igerian, goxo-goxo, amaren sabel barruan, oraindik jaiotzeko, eta bat-batean amaitu da lasaitasuna. Amak urak hautsi ditu, atea irekitzen hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi, Markos Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lertxundi medikua da eta Manterola enterradorea. Gaur egun jaiotzen diren baino gehiago hiltzen dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-09-17 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-txiki dantza irakaslea da era Mañukorta ikaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
