Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arantza Mariskal

Datu pertsonalak

Izena
Mariskal, Arantza
Izen abizen osoak
Mariskal Balerdi, Arantza
Jaiotza
1967 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Xenpelar Dokumentazio zentroko arduraduna (1991-2009)

Datu biografikoak

Biografia
Bibliotekonomia eta Dokumentazio ikasketak burutu zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta Kultur baliabideen kudeaketa Deustuko Unibertsitatean. Pompeu Fabra Unibertsitateko Dokumentazio Digitaleko graduondokoa ere egina du. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren sortzaile izan zen 1991n, eta bere arduradun 2009 urtera arte. Xenpelar zentroko zuzendaria izaki, ikerketa eta hausnarketa unibertsitarioa bultzatu ditu arlo honetan, Bertsozale Elkarteko Iker taldearen laguntzarekin. 2000tik 2009 urtera arte, Bertsozale Elkartea zuzendaritza taldeko kidea izan da.