Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mari Xan Minaberry "Atalki"

Datu pertsonalak

Izena
Minaberry, Mari Xan "Atalki"
Izen abizen osoak
Minaberry Etxart, Marie Jeanne
Jaiotza
1926 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ofizioz, Mari Xan Minaberry, lehenik herriko-etxeko idazkari egon da bere sorterrian, Bankan (Baxenabarre). Ondotik, irakasle Baionan Saint-Louis-de-Gonzague ikastegian (1954-1957) eta Basque-Eclair egunkariaren idazkaria 1990 arte.

Emazte autodidakta, idazle eta olerkari oparoa, 28 urtetan hasi zen idazten. Bere idazlanak Herria, Gure Herria (Ande Reño izenordearekin), Almanaka, Pan Pin aldizkarietan agertu dira.

Berantago, haur eta gaztei zuzenduriko testuak idatzi ditu, 1983 bilduma batean argitaratu dituenak Haur Antzerkia kolekzioan.

Irratietako kolaboratzaile, kantu egile, 6 disko eta kazeta atera ditu. Besteak beste oraino, lan handia eraman du Haize Garbia elkartean, euskara ikasteko metodoak (liburu eta kazeta), gramatika eta hiztegiak argitaratuz laguntzen.

Ikas batasunaren sortzaile izanik Janamari Malharin anderearekin, erakunde honek biak omendu ditu Senperen 1992ko maiatzaren 23an.

Euskaltzaindiak Mari Xan Minaberry ohorezko euskaltzain izendatu du 1998an.

Argazki egilea: Ainize Butron

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
4 liburu: "Xoria kantari", "Ikus entzun ikas", "Haurrak kantari", "Haurrak ikas azue".
3 antzerki eta bospasei haur antzerki.
Argitaratutako grabazioak
6 disko eta kazeta. Oskorri taldeak diska bat atera zuen 1997an, "Marijane kanta zan", honen testuetan oinarrituz.

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Otozahar bati adio. (1968 saristatua); Esku miresgarriak (1960nsaristatua); Eguberri; Ofizioak;: Ama