Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

John H. MacDowell

Datu pertsonalak

Izena
MacDowell, John H.

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
AEB. Texaseko Unibertsitatean Antropologian doktoratua, musika ikasketak ere burutu zituen. Gaur egun, Indianako Unibertsitateko Etnomusikologia eta Folklore Saileko irakaslea da. Journal of Folklore Research (1986-1992) aldizkariko editoriea izan da, baita Special Publications of the Folklore Institute (1990-1995) institutuan ere. 2000 urtean Corridos of the Costa Chica izena zuen Dka kaleratu zuen. Handik urte betera, La Pasión de Cristo: Easter Passion Play in El Treinta, Guerrero bideoa egin zuen Patricia Glushkorekin batera. Idatzitako azken liburuen artean, Dancing the Ancestors: Carnival in South America (2001) lana aipatu dezakegu. Edonola ere, bere bizitzan zehar hainbat aldizkari eta egunkaritarako hamaika artikulu idatzitako da Mcdowell jauna. 1994ean John Simon Guggenheim Fellow saria irabazi zuen Poetry and Violence on Mexicoïs Costa Chica liburuari esker. Duela ez hainbeste, National Endowment for the Humanities saria eman zioten Tales On-Line: An Electronic Database of Folk Narrative liburuarengatik. Amerikako Antropologia Elkarteko eta Etnomusikologia Elkarteko partaidea da.