Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneko Bidegain

Datu pertsonalak

Izena
Bidegain, Eneko
Izen abizen osoak
Bidegain Aire, Eneko
Jaiotza
1975 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Antolatzailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Ikasketetako doktorea da. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan, Aretxabaletan (Gipuzkoa), 2010etik. 1995etik 2009ra, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako kazetari izan zen. AEKko irakasle lanetan ere aritu zen. Hainbat libururen idazlea da. Euskaltzain urgazlea da.
Haurtzaroan eta nerabezaroan bertso paper sariketetan parte hartu zuen, eta zenbait sari irabazi ere. 1999an hasi zen epaile lanetan, eta 2001ean epaitu zuen lehen aldiz Txapelketa Nagusian.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Epaile gisa: 1999, Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa (Aitor Sarasua eta Beñat Soulerekin)
Bertsolari gisa: 1988ko udaberria, Urruña, Iparraldeko Eskolarteko bertso-paper lehiaketako sari banaketa (lehen saria irabazi zuen eta bertsoak kantatu behar izan zituen)