Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jesus Goñi
Datu pertsonalak
- Izena
- Goñi, Jesus
- Jaiotza
- 1947 Oronoz + Oronoz < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Estatu Batuetako bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Oronozko (Nafarroa) Barbeneko Bordan jaio zen 1947an. Txikitatik artzain lanetan jardun zuen, eta hamabost urtetik aurrera, mugalari bezala ibili zen. 1965ean, Mesara (Arizona) joan zen artzain, hiru urte t'erdiko kontratuarekin. Etxera bueltatu zenean, berriro Ameriketara joateko asmoz, soldaduska egitea tokatu zitzaion eta bertan Anjel Larrañaga ezagutu eta bertsotan hasi zen.
1970ean Estatu Batuetara bueltatu zen, Ruppertera (Idaho) eta artzain ibili ondoren, etxaldeko ardurak hartu zituen. Orduan hasi zen bertsotan lagunartean, eta sarritan jardun zuen Jesus Urkidi eta Dioniso Arriola bizkaitarrekin bertsotan. Anitz urte daramatza Nevadan eta, Renotik, inguruko estatu guztietako bertso saioetara mugitu izan da, tartean San Francisco, Chino, Bakersfield, Gooding, Elko, Los Banos... Urtero Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartzen duen bertsolarietako bat da. Euskal Herrian, aukera izan zuen Lazkao-Txiki, Azpillaga, Egileor eta Mattin-ekin ibiltzeko, besteak beste.
1985ean Renora (Nevada) joan zen bizitzera eta jendaurreko lehenengo bertso-saioetan parte hartu zuen, 80 hamarkadako amaieran. Renotik, inguruko estatu guztietako bertso saioetara mugitu izan da, tartean San Francisco, Gardnerville, Chino, Bakersfield, Gooding, Elko, Los Banos... Euskal Herrian, aukera izan zuen Lazkao-Txiki, Azpillaga, Egileor eta Mattin-ekin ibiltzeko, besteak beste.
2003an, Whasington-en, National Endowment for the Arts sari nazionala eman zieten bertsolaritza, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea, Estatu Batuetan bizirik gordetzen egindako ahaleginagatik. Jesus Arriada eta Johnny Curutchet (San Frantzisko), Jesus Goñi (Reno) eta Martin Goikoetxea (Wyoming) izan ziren saria jaso zutenak.
2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Jesus Goñiri.