Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Andoni Egaña

Datu pertsonalak

Izena
Egaña, Andoni
Izen abizen osoak
Egaña Makazaga, Andoni
Jaiotza
1961 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa.
Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da eta bertsolari ez ezik, ikertzaile, teorizatzaile eta idazle eta zutabegile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du.
Euskal Herriko bertsolari txapelduna izan da lau ediziotan (1993, 1997, 2001, 2005) eta 1986an parte hartzen hasi zenetik 2009an agurtu zen arte, finalista edizio guztietan. 1991n Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izan zen eta 1999an jokatu zen Herrien arteko txapelketa irabazi zuen Zarauzko taldearekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Itziarren, 1981eko irailean, Salegi jatetxean, ezkontza batean.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Artxanberri saria 1983: 1.
Artxanberri saria 1985: epaile
Artxanberri saria 1987: epaile
Artxanberri saria 1989: epaile
Fernando Amezketarra 1985 : 3. (taldeka) (Zarauzko taldean, Luis Otamendi eta Jauregi lagun)
Lizardi saria 1982: 1.
Lizardi saria 1983: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1985: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1986: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1987: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1988: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1989: gai-jartzaile
Lizardi saria 1990: aurkezle eta gai-jartzaile
Lizardi saria 1991: gai-jartzaile
Lizardi saria 1992: gai-jartzaile
Bertso-paper lehiaketak
Basarri saria 1988: 1.saria
Basarri saria 1996 : epaile
Basarri saria 2000 : epaile
Juan Bautista de Gamiz 1991: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Aitaren batean, Elkar, 1990 (El Diario Vasco argitartutako artikulu bilduma)
Bat bateko bertsolaritza , Bertsozale elkartea 2002 (Jon Sarasua eta Joserra Garziarekin batera)
Hogeita bina. Hariadna, 2004.
Imanol Urbieta: luzea da bidea. Ibaizabal, 2002
Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer?. Elkar, 2004.
Pausoa noiz luzatu, Elkargintza Fundazioa / Alberdania, 1999 (eleberria)
Sokratikoek ere badute ama, Erein, 1989 (ipui bilduma)
Zaudete geldi piska batean, Elkar, 2000
Zozoak beleari. Alberdania, 1997 (Jon Sarasuak eta biak egindako saiakera bertsolaritzaz)
Argitaratutako grabazioak
Tximeletak sabelean, IZ, 1994 (bertso musikatuak)
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Amurizaren eraginetik abiatuta, bertsolaritzari maila gorena eman dion bertsolaria. Ez dira asko izango Andoni Egaña izan den bertsolari onena dela ukatzen dutenak. Plazaz plaza erritmo harrigarrian jarduteaz gain, bertsolaritza eta ahozkotasunaren gaineko ekarpen teoriko interesgarriak ere eginak ditu.