Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Joan Kruz Arrosagarai "Borddele II"
Datu pertsonalak
- Izena
- Arrosagarai, Joan Kruz "Borddele II"
- Izen abizen osoak
- Arrosagaray Changala, Juan Cruz
- Jaiotza
- 1905 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- 1905ean Luzaiden jaioa, 20 urterekin Estatu Batuetara joan zen. Kalifornian artzain ibili zen bost urtez. Depresio Handiaren garaia tokatu zitzaion, baina artzaintzari ez zion eragin krisiak. Idatzita zituen kantu eta bertso kaierrak lapurtu zizkioten 1932an. Bere anaiak egindako kopietatik berreskuratu zituen batzuk.
1960an ezkondu zen Kattalin Xaldurekin Kalifornian. Joan Etxamendi "Bordel" bertsolariaren biloba.
Iturria: Satrustegi, J.M. "Luzaideko kantiak". http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10231.pdf
Bere bertsoak Julen Urkizaren bertso eta olerkien hemerotekan daude eskuragarri (Armiarma): https://www.armiarma.eus/cgi-bin/urkiza/EBMODEGI.pl?Egile=877
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Orotara 40 bat bertso sail: Jeiki jeiki Mari Angela; Luzaideko gazteria bi parte; Luizaidar bat kantuz; Zazpi urteren ene bizitza