Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jone Uria Albizuri
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Uria Albizuri, Jone
- Jaiotza
- 1990 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea
Datu biografikoak
- Biografia
- Matematikan doktore da eta irakasle gisa lanean ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Guraso euskaldun berriak izanagatik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa.
2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara iritsiz eta gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014, 2016, 2018an eta 2021ean. Azkenekoan, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.