Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxerra Garzia

Datu pertsonalak

Izena
Garzia, Joxerra
Izen abizen osoak
Garzia Garmendia, Joxerra
Jaiotza
1953 Legazpi + Legazpi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso-telebista saiogilea
Bertso-irratsaiogilea
Bertso analisigilea/kritikaria
Antolatzailea
Epailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Filosofia eta kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko komunikazioak eta publizitatean doktore da 1999az gero, Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiari esker.

Euskadi Irratian hasi zen bertsoa lanbide bihurtzen (1988-1993), eta gero, Bertsozale Elkarteak bideratuta, Hitzetik Hortzera bertso-programaren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan zen Euskal Telebistan (1988-1993). Bertso-epaile lanetan eta kritikari moduan ere aritua, bertsolaritzari buruzko hainbat azterketa argitaratu ditu, aldizkarietan (Bertsolari, Jakin... ) nahiz liburu gisa. Publizitatea irakatsi du EHUn. Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakari izan zen 1993tik 1997ra. Literaturan ere hainbat lan ditu argitaratuak eta Alberdania argitaletxeko Zerberri saileko zuzendaria izan da.

Euskadi Irratiko bertsolaritzari buruzko bertso-irratsaioa zuzendu eta aurkeztu zuen 80ko hamarkadan. Irratsaio honetako zuzendari zelarik, Fernando Amezketarra saria (1985) antolatu zuen Pello Zabaletarekin lankidetzan Euskadi Irratiaren babesaz. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak horretarako sorturiko batzordeko partaide (Juanjo Uria, Laxaro Azkune eta Jexux Muruarekin), Hitzetik Hortzera bertso-telebista-saioaren diseinua burutu zuen (berea izan zen ideia ardatza), eta programa horren Zuzendaria izan zen (1988-1994). Bertsolaritza komunikazioaren ikuspegitik landutako doktore tesia egin zuen ("Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak"). 2001ean "Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak", bertsolaritzari buruz lau hizkuntzetan argitaratutako liburua idatzi zuen Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin batera. "Ahozkotasuna" (bigarren hezkuntzan ahozkotasuna lantzeko metodologia) proiektua martxan jarri zuen Andoni Egañarekin batera, Bertsozale Elkartean.