Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Koldo Tapia
Datu pertsonalak
- Izena
- Tapia, Koldo
- Izen abizen osoak
- Tapia Garmendia, Koldo
- Jaiotza
- 1946 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertsolaria Ikerlaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Baserrian ez, baina baserri giroan sortua da Koldo Tapia (Zizurkil, Gipuzkoa, 1946), eta bertsotara amonari entzundako bertso zaharrak entzunez zaletua. Bestelako zeregin batzuetan murgildu zen hala ere gazte zelarik, frankismo beteko garai «konpultsiboan». Herri mugimenduetan aritu zen, kartzela egokitu zitzaion lehenik, klandestinitatea gero, Bartzelonara ihesa... harik eta, kontu haiek guztiak alde batera uztea erabaki eta gero, 80ko hamarkadaren hasieran, Santurtziko euskara arduradun plaza eskuratu zuen arte. Harrezkero kulturgintzan egin duen lana ordura artekoarekin zuzenean lotuta dagoela uste du hala ere, garai hartako eskarmentuan izan baitu oinarria, neurri handi batean. [Juan Luis Zabalak egindako elkarrizketa: http://ttiki.com/25810 ]
1980ko hamarkada hasieran Amurizak martxan jarritako eskolaren emaitza; 1982ko txapelketara mugatu zen bere jendaurreko bertso-jarduna. 1985-86ko txapelketa amaiturik buru-belarri lotu zitzaion Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorrera eta antolaketari. Bertsozale Elkarteko idazkaria eta eragile nagusienetarikoa izan da bere sorreratik 2007 urtera arte. Sustapen, Ikerkuntza eta Transmisio sailetako eragiletza ardurak izan ditu.