Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maider Otxandorena Zubeltzu

Datu pertsonalak

Izena
Otxandorena Zubeltzu, Maider
Izen abizen osoak
Otxandorena Zubeltzu, Maider
Jaiotza
1981 Ibarra + Ibarra < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Saskibaloian eta igeriketan aritua, 7 urtetik 16 urte bitarte. Ikastolan antzerki talde batean eta aisialdiko Atsedena taldean 11-15 urte bitarte. Beti izan da jendaurrean suelto ibili dena. Saltsa guztietan sartzen zen Ikastola garaian. Beti izan da neska okupatua eta etorri politekoa.
Bertsolaritzan, zortzi urtetatik hasi zen Jexux Muruarekin Tolosako Lizardi eraikuntzan (egun Lizardi Elkartea dago eta AEK-k ere bertan du egoitza). Jexux Muruarekin hilabete batzuk egin ondoren, Jokin Sorozabal ere beraiekin hasi zen, Jexux Muruari pittin bat lagunduz. Ondoren, eta azkenik, Jexux Mari Irazurekin, 17 urte arte edo. Irazurekin lauzpabost urtez aritu zen, eta garai honetan ikasi zuen gehiena; bai parrandan eta baita bertsotan ere. Gero ez zuen segi, ikastera Gasteiza joan zelako. Gasteizko bertso-eskolarekin ere ez du harremanik izan; dagoeneko utzi samarra dauka.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Institutoren batean