Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikel Mendizabal

Datu pertsonalak

Izena
Mendizabal, Mikel
Izen abizen osoak
Mendizabal Garmendia, Mikel
Jaiotza
1956 Itsasondo + Itsasondo < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Editorea
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Doinu sortzailea edo moldatzailea
Eragilea
Gai-jartzailea
Ikertzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Eragilea: Ikastolen Elkarteko proiektua dela-eta (1982az geroztik).
Inoiz aritu da bertso-jartzaile, epaile eta gai-jartzaile lanetan.

Datu biografikoak

Biografia
Itsasondoko (Gipuzkoa) Iraola baserrian jaio zen 1956ko martxoaren 31an. Ezkion (Gipuzkoa) bizi da, ezkonduta; bi seme dituzte.Hemezortzi urterekin utzi zituen ikasketak, Beasaingo institutuan, lanean hasteko, Irizar autobus fabrikan. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza proiektu berriaz arduratzea proposamena onartu (1981) eta zeregin horretan jardun da erretiroa hartu arte; 1981etik, Gipuzkoan bertsolaritza ikastetxeetan txertatzeko eta bertso-eskoletako mugimendua indartzeko ahaleginean izan den eragile nagusietakoa ezbairik gabe. Xabier Amurizak plazaratu berria zuen metodoa oinarri, jakin zuen berori garatzen eta zeregin horretarako lagun egokiak bereganatzen: Joanito Dorronsoro, Antton Kazabon, Pake Garzia, Joxerra Garzia, ...

Hamalau-hamabost urtekin bertsozaletu zen, berekasa, bertso zaharrak ikasiz. Gero, lagunartean jardunez trebatuz joan zen, eta inguruko bertsolarien (Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Xabier Zeberio ...) eraginez egin zuen plazarako urratsa. Beasaingo Matxinbenta auzoan (Gipuzkoa) jardun zen lehengoz jendaurrean, 1974an, Xabier Zeberio, Juan Inazio Begiristain eta Iñaki Murua kantulagun zituela eta Sebastian Lizaso gai-jartzaile.

Bertsolari gazteentzako sariketetan izena eta ospea hartu zuen berehala. Gazte mailako sariketa asko irabazitako bertsolaria da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1991n eta 1995ean. Euskal Herriko xapelketa Nagusiari dagokionez, 1982tik 2001era antolatu diren guztietan parte hartu du, eta finalean izan da 1989an eta 1997an, eta final-aurreetan 1982, 1986 eta 1993an.



Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Beasainen, 1974an, Matxinbenta auzoan, Xabier Zeberio, Juan Inazio Begiristain eta Iñaki Murua kantulagun, eta Sebastian Lizaso gai-jartzaile zirela.)
Gai-emaile gisa: Itsasondon, 17 urterekin

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Kantu-hitzak:
Naturari buruz. ...eta etorri egin zait... Mikel Markez. Elkar, 1992.