Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Esnal

Datu pertsonalak

Izena
Esnal, Pello
Izen abizen osoak
Esnal Ormaetxea, Pello
Jaiotza
1950 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso irakaslea
Epailea
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
- Zarauzko Lizardi sariketako antolatzaile, epaile,...
- Bertso jartzaile bezala nabarmendu da
- Aztertzailea: Uztapideren errima
- Bertso-eskolako irakaslea: teknika propioak landu ditu

Datu biografikoak

Biografia
Andoianen jaio zen 1950ean. Maisu ikasketak egin zituen, pedagogia, psikologia eta teologia ere. Lehen postua, oposizioz lortu zuen Araban. Euskara irakasle hasi zen eta euskal irakasle izatera igaro zen. Pedagogi zientzietan lizentziatu zen UNEDen. HABEko arduradun pedagogiko izan zen. Eusko Jaurlaritzako euskararen aholku batzordekoa izan zen. Euskaltzain urgazle da 1991z geroztik, eta herri literatura batzordeko eta Jagon saileko partaide. Zarautzen, Literatu mintegiko arduradun Arte zaleak elkartean, eta bertsolari eskolako irakaslea 1989tik gaurdaino.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lazkaon, 1979ko udan, Lazkao Txiki, Mikel Mendizabal eta Eusebio Igartzabalekin.