On. Enbeita:
Etxahunentzako ez neuke gura
Quechua ta Ternuarik
pintzazko praka baltz dotoreak
dauzkadaz zuretzako nik
zapata baltzak eta ulean
punta batzuk markaturik
sinestu be ez dabe egingo
Larrabetzukoa danik. (bis)
E. Lekue:
Beraz Adolfok ni ikusten nau
janzkeraz ez lar edarto
bere aholkuak bere esanak
ondo aditu beharko.
Gaur ez naz joango pasarelara
osasunez nabil txarto
baina arropak gordeko dodaz
Inauterietarako. (bis)
On. Enbeita:
Belarritako dizdiratsuez
Miren belarriak bete
minigona bat eta leggins-ak
lortu zeinkez oso merke
eskote on bat tiranteakaz
gorako hartuko neuke
look femenino eta gaztea
behar da urgentemente! (bis)
M. Amuriza:
Belarrietan ez dot zulorik
ta asmorik be ez egiteko
nire itxura aldatu dozu
Adolfo dagoeneko
eskotea ta minigona bat
hortxe itxi nozu seko!
Ez dago zetan dana erakutsi
femeninoa izateko. (bis)
On. Enbeita:
Arkaitzen kanak tapetako be
tinteren bat egongo da
ta gero igual jarriko deutsat
franelazko alkandora.
Dotore nahi dot gerritik behera
dotore gerritik gora
txapeldunari toketan jakon
elegantzia emonda. (bis)
A. Estiballes:
Adolfo beitu eizuz Delfin ta
Versacetar Donatela
horrek nahi dabe erropa gutxi
baina oihartzun itzela.
Aterako naz mundura amak
ekarri nindun bezela
ta tinterik ez kanak tapatzen
hoba Bizkaiko txapela. (bis)
Hil 2009-08-27
"Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.
1955. urtean apaiztua, Idiarte Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon da. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.
Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk."
Bi lehen prima jaso ditu haur kantu eta gehituen txapelketetan idatzi bi kantu sailekin
Iturria
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Roger_Idiart ]
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea
Hil 1855-08-27
"1793 an Urruina Antsobaitako etxetiar Etien Halsouet eta Joana Etxeberrik izan zuten seme bat, Martin Halsouet deitua. Hau Kattalin
Chouriorekin ezkondu zen eta hiru seme alaba izan zituzten. 1855 eko abuztuaren 27 an hil zen Martin Halsouet, “Ttipi Urruinakoa” deitzen zuten bertsolari ezaguna, izurritearen ondorioz. Ondotik hil zen haren alaba Mari Dominika, 7 hilabeteko alabarekin."
Iturria:
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf
Hil 1914-08-27
Ez nahastu Errenteriako Joxe Zapirain bertsolari famatuarekin.
Donostiako Bretxako plazan jaio zen. Hizlari eta kontalari apartekoa, Donostiako kontu, ipuin eta kantu guztiak omen zekizkien. Zapataria, Konstituzio plazan izan zituen bere denda eta tailera.
Bilintxen lagun handia, elkarrekin ordu luzeak pasatzen omen zituzten kontu kontari eta bertsotan. Karlisten bigarren gerratearen ondoren, Donostian lore jokoak eta euskal festak antolatzen hasi zirenean bera zen bertsolariak ekartzeko arduraduna eta gaiak jartzen ere ibili zen. Bertso saio mordoxka antolatu zituen Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin.
Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituen bere bertsoak.
Informazio iturriak:
- Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa, 74-75. 104 or.
- Gaztelu bertsolaria. Auspoa, 61. 30 or.
- Zapirain anaiak.Auspoa, 123. 9 or.
Azkuek MANDO BATEN GAINEAN delako doinuan jaso zuen bertso hau eta Donostiak berriz JOSE TEJERIA DA II izenekoan. ESATEN DUTE BADA izeneko doinuan ere kantatu izan dira bertsuok.