Jaio 1865-01-07
Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, bere ama Maria Luisa, anaia Joxe Frantzisko eta osaba Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala. 12 urterekin hasita lanean jardun zuen itsutu zen arte.
Bere amaren antzera bertsozalea, buru argia eta irakurle amorratua zen. Ama eta osaba Juan Frantzisko baztangaz hil ziren Joxepa Antonik lau urte zituela, eta aitarekin, Jabier Aranberri, eta amonarekin, Rita Berrondorekin bizi izan zen. Aita ez zen bertsozalea, eta garaiko errolden arabera, ez zekien irakurtzen ezta idazten. Alabaren irakurzaletasuna ere ez zuen bultzatzen. Bertsozaletasuna eta irakurzaletasuna amona Ritarengandik jasoko ote zituen pentsatzen da, Maria Luisa eta Juan Frantziskoren ama.
Joxepa Antonik fabrikako lana eta jostundegiko lana bateratzen zituen, eta bietan bat-batean jardungo zuela uste da.
Bere bertso-jarrien idatziak bakarrik jaso dira. Ezagutzen zaion lehen bertso sorta 1902koa da, Ibaizabal aldizkarian argitaratutakoa. Banaka jarritako bertsoak ugari omen zituen, eta Antonio Zavalak jasotako batzuk mantendu dira. Azken hogei urteak itsu pasa zituen baina pertsonen itzalak ikusteko gai izanik, fabrikan lanean jarraitu zuen urte askoan, nagusiak ere hala nahi zuelako, Joxepa Antoni kontramaetrea baitzen. Berak jarritako bertsoak etxekoek idazten zizkioten.
Informazio gehiago:
- PEREZ, Elixabete. Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar". Errenteria: Udala, 2013. https://errenteria.eus/herria/udal-argitalpenak/joxepa-antoni-aranberri-xenpelar/
- ZAVALA, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Auspoa Sail nagusia. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/4572.pdf ]
- ZAVALA, Antonio. Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa bilduma; 74-75. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10614.pdf ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Del bersolarismo silenciado. http://www.euskonews.eus/0007zbk/berso.pdf ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena "Xenpelar" IN Bertsolari aldizkaria, 17 zkia., 1995 martxoa, 21-23 orr. http://www.bertsolari.eus/aldizkariak/emakumeak-plazara/
Jaio 1792-01-07
Jaio eta hurrengo urtean kanpora aldegin behar izan zuten, Luzaidetarrek, Frantziako Iraultzaren tropak sartu zirelako. Hiru urtez egon ziren kanpoan. Etxe guztiak erreta aurkitu bide zituzten. Oraingo Bordelia bazter-etxea bertsolariak berak altxatakoa da (1859). 1823an Donostian soldadu zegoela desertatu egin zuen eta preso hartu zuten.
Juana Harriet-ekin ezkondua, bi alaba eta bi seme ukan dituzte. Jitez eztia, euskal kantuak eta bertsuak biziki gustatzen zitzaizkion. Kanpoko lanetara zihoalarik, ez zituen inoiz ahazten papera eta luma. Horrelaxe, batzuetan, pentze edo landa baten erdian, gogora jin zitzaiona, berehala idazten ahal zuen. Zorigaitzez haren bertsu gehienak galdu dira baina haren izena beti agertzen baita Etxahun eta Otxalderen ondoan, horrek erran nahi du bertsulari ona zatekeela.
Jaio 1782-01-07
1809 urtean ama hil zitzaien Martin eta bere bi anai-arrebei, eta ondorioz, Martin galeretara igorri zuten. Orduan idatzi zuen Galerianoaren kantuak olerkia: bere historia kontatzen zuen bertsu autobiografiko hauetan, molde bortitz eta lazgarrian, bere ahaidekiko erresumina agertuz. Rocheforteko itsasgizonen eritegian hil zen 1821ean. Bere bertso gutxi iritsi dira guregana eta bere bizitza dohakabeak badu horretan zerikusirik. Piarres Larzabal apezak antzerki bat osatu zuen Bordaxuri izenekoa.
Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Martin_Larralde
Antzezlana, Klasikoen gordailuan:
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LarzabalBordaxuri.htm
Hil 1867-01-07
Amagoia Piá eta Iago Irixoak:
"Maria Magdalena Lertxundi Sorarraini dagokionez, badakigu gure espedientearen urte berean Juan Bautista Bengoetxeakoa senar hartu zuela, urriaren 14an eta 21 urte zituela, 1795eko otsailaren 2an bataiatua izan baitzen. Bere biziaren uztearen berri 1867ko urtarrilaren 7an dugu."
1816ean Asteasun egin zen salaketa bati esker jasota gelditu ziren bertsoen egileetariko bat da, laugarren bertsoaren egilea hain zuzen ere:
Juan Batista cenduanian(6)
Mañaci billatu,
Caravelaco aurrian
cenduan asiñatu:
“Zaldunieta gaubian(7)
diberti gaitian(8),
guacen Gorotzenetara
istante(9) batian”.
Iturria: Piá, Amagoia; Irixo, Iago. "Asteasuko emakume bertsolariak XIX. mende hasieran". Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 1-2 zk., 2015, or. 311-316.