Begira alaba bizitzan egin
ditut akats nabarmenak
txikia zara ta ez naiz hasiko
hemen gaur kontatzen denak.
Asko ezin ditut oraindik aipa
baina zu lasai naiz zure aita
eta gaur nire lorpenak
hoietxek dira hain zuzen ere
zukiko maitasunenak
eta gainera gaiztoa ez naizela
esaten dit gaur barrenak.
Nik maite nuen gure hizkuntza
gure herria nahi nuen bultza
ta hoiek dira gaiztoenak
hemen sartu nindutenak.
Dena ezin da berriz kontatu
txikiegia baitzara.
Edozer gauza esango dute
akaso nigatik hara
nintzela hiltzaile zein terrorista
baina alaba zuk goruntz bista
eta ez izan ikara.
Amatxoi ondo heldu eskutik
ta lasai ikastolara
joan zintezke ta aurrez aurre
eutsi denei begirada.
Errugabeak gu garelako
ez dut merezi hainbeste malko
ta lasai egon alaba
laister libre izango gara.
Kristal atzetik ikus dezaket
etxerantz nola doazen.
Funtzionarioak zera agindu dit
“Zeldarantza zoaz zuzen!”.
Ta amatatu dut telebista
ta topera jarri konpak diska
ta hasi naiz gogoratzen
nola neuk ere haur nintzanean
ez nuen ezer ulertzen.
Eta ohean hantxe etzan naiz
garai haietxek oroitzen
No time for love ta taldea Hertzainak
ileak zutik ta estu zainak
Gari ari da kantatzen
“Ez dute uzten maitatzen...”.
Hil 1929-01-08
1879an jaio zen Donostian. Gurasoak Jose Frantzisko alegiarra eta Maria Felipa tolosarra izan zituen. Aiton-amonak Ataun, Alegia, Amezketa eta Altzakoak. Senide bakarra izan zuen Bizenta arreba, bera baino zaharragoa.
Juana Otegirekin ezkondu zen. Arrantzan aritzen zen, eta garaia ez zenean ikatza deskargatzen Donostiako kaian. Lasartera eta inguruko herrietara arrain saltzera ere joaten zen emaztearekin batera. Arrain guztia saldu ondoren, sagardotegira joaten zen, bertso-paperak saldu, sagardoa edan eta bertsotara. Bertsoak jarri, paperean inprimatu eta kalean saldu egiten omen zituen. Kantatzeko eztarri aparta omen zeukan.
Txirritaren oso laguna, Santo Tomas egun batean, Antzoki Zaharreko saioa zela eta, eztabaida handia izan zuten.
Informazio iturriak:
- Fermin Imaz. Bertso guziak. Auspoa, 24
- Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak. Auspoa, 63-64. 55 or.
Hil 2001-01-08
Federiko Izeta zarauztarraren eta Juana Elizalde elizondoarraren semea. Haurride zaharrena bera, zazpi neba-arreben artean zaharrena. Gabriela Goñi Olaetxea lekaroztarrarekin ezkondu eta bi alabaren izan zituzten.
Hamalau urte zituelarik eskola utzi eta aitarekin hasi zen lanean, erloju konpontzen (1930). Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) bazkidetu zen 18 urte bete bezain fite (1933-07-28). Elizondoko alkate (1957-58) izan zen frankismo aroan, eta Baztango Balleko Etxerako zinegotzia (EAJtik), Kultur saileko arduraduna, demokrazia aroko lehen legegintzan; Madrileko Gorteetarako hautagaien zerrendan sartu zuen Nafarroako EAJk 1982an, hau izan zelarik politikan izan zuen azken esku-hartze zuzena. Euskalzaletasuna, dantza, pilota eta bertsolaritza izan ziren bere zaletasunak; lan-orduz kanpo, euskara irakaskuntzan jardun zuen eskola nazionalean (1969-70), Elizondoko Gau Eskolan (1974-1977), eta Xorroxin Irratian esatari gisa.
Euskalzaletasuna zen Mariano Izetaren ezaugarri behinenekoa. Euskalzaletasunak erakarri zuen bertsolaritzara, eta antolatzaile, gai-jartzaile (Elizondon egindako bertso-saioetako antolatzaile eta Elizondo inguruko herrietan hainbat alditan izan zen gai-jartzaile) eta epaile lanak egin ditu. Gerra osteko Nafarroako bertsolaritzaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Idazle oparoa, eleberriak, ipuinak eta arikulu aunitz (Zeruko Argia, Herria eta Principe de Viana aldizkarietan eta Euskaldunon Egunkaria, Diario de Navarra, Deia eta Navarra Hoy egunkarietan) utzi dizkigu, Baztan edo eta euskal gaiei buruz beti ere.
Informazio gehiago:
Abril, Jon. "Bidegileak: Mariano Izeta (1915-2001)". Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2002. http://www.euskara.euskadi.eus/appcont/sustapena/datos/26%20izeta.pdf
Hil 1912-01-08
Klara Inazia Odriozola Urbiztondorekin 1866an ezkondua. Pedro Maria Otañoren osaba. Eta Errekalde Zarra bertsolariaren semea
Bertsoa nik egokitu diot, beti horrelaxe kantatu baitugu bertso hau. Joxe Agirrek sardina zaharrari Zumaian kantatutako bertso hasera, Hiru bertsotan eman nai ditut alegia, ipini diogu bigarren izenburutzat, doinu bera ere zertxobait aldatzen baita.