Nik ho(r)i erantzungo det
poliki poliki
nahiago nuke zerbait
gehio baneki
anaiak izan gera
han ta hemen zazpi
eta batu artean
ez gerade aski
Hitler edo Trotski
danak onak noski
besteen aurka jaiki
besteari aitzaki
historiak zer dioen
jainkoak daki.
Geure historian zehar
hainbat atsekabe
bizi izandu gerade
poztasun gabe
nahigabetuaz beti
gu izan gerade
hau mudatuko balitz
denorentzat hobe
askatasun bide
zaitut adiskide
ikusteko dire
behin betiko libre
alkar hartu ta
amaren zazpi senide.
Gu historian zehar
(bajinat) urtean
egon gerade hemen
danak lurpean
orain guk zer nahi degun
zein aho betean
guk hau entzuten degu
nora nahi joatean
etxeko atean
danok behin batean
lotuak katean
geuretzat kaltean
nahi degu bizi Euskadi
libre batean.
Jaio 1878-09-07
Juan Antonio Enbeita "Txotxojeuri"ren semea. Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902); zazpi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne eta Itziar. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Biasterira joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Guda Zibilak Biasterin harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.
Bizkaiko bertsolaritzaren gailurtzat hartu ohi da. Bat baterako talentua zuena, bertso jarrietan utzi zuen testigantzarik nabarmenena. Bere lankidetza eskaini zuen garaiko hainbat argitalpenetan: Euzkadi, Euzkerea, Ekin, Zeruko Argia ...
Iturria:
- Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/?i=528
- Haitzondo egitasmoa, Bertsozale Elkartea
Jaio 1937-09-07
Jorge Negrete kantari mexikarraren Mexico lindo kanta ezaguna egokitu du Miren Amurizak, eta Bizkaiko 2016ko txapelketaren finalean plazaratu du, kartzelako ariketan.