Periodical Performances - View details   To know more about this section

Lore Jokoak

Irformation

Performance type
Extension
Euskal Herri mailakoa

Description

History
"Lore Jokoak" eta "Euskal Jaiak" izendapenen arteko erabilera ezberdina aurkitu daiteke. Ikertzaile batzuk sinonimotzat erabiltzen duten artean, beste ikertzaile batzuk bereizi egiten dituzte, "Euskal Jaia", antolatutako ekitaldi guztien multzoa izendatzeko erabiliz (1851-..); eta "Lore Jokoa", antolatutako literatur lehiaketa bakarrik izendatzeko erabiliz (1853-...).

Lore Joko edo Euskal Jai bakoitzaren barruan mota ezberdinetako ekitaldiak antolatu ziren, eta hasieran egun bakarrekoak izan baziren ere, hainbat egunetako Lore Jokoak ere izan ziren: kultur adierazpen ezberdinen lehiaketak (literatur lehiaketa, kantu, musika, dantza, antzerki,... eta bertsolaritzan, bat-bateko sariketak eta idatzizko lehiaketak) eta baita kirol lehiak (aizkora, sega, behi batze, ur ekartze, abere feriak,... 1881ean Irunen, estropada ere egin zen Bidasoan).

"Lore Joko guzien artean, A. d’Abbadierenak eta Donostiakoak dira osoki euskarazko lanei dedikatzen diren bakarrak. Beste denek gaztelerazko lanak ere saristatzen dituzte." (Davant, 2012)

Datu-base honetan "Lore Jokoak" izendapena jaso da eta 1851tik aurrera zenbakitu dira denak, bai Anton Abadiak antolatutakoak (eta hil ondoren bere emazteak) eta baita beste antolatzaile batzuk leku ezberdinetan antolatu zituztenak ere. Bertsolaritzari buruzko informazioa osatzen joan ahala, urte bakoitzaren fitxan antolatzailea zein izan zen zehaztu da; eta bat-bateko bertso sariketak eta idatzizko bertso lehiaketak bereizi dira.

Jean Louis Davantek (2012) bildutako Lore Jokoen antolaketa hau da:

1851-1863 – Urruña (1861ean olerkirik gabe)
1864-1876 – Sara (1870ean ez zen egin guduagatik)
1877 – Donapaleu
1878 – Sara

1879tik aurrera, Anton Abadiak antolatutako Lore Jokoak hegoaldera hedatu ziren, eta beste hainbat antolatzailek ere mota horietako Lore Jokoak antolatu zituzten:

1879 – Elizondo [Abadiak], Donostia, Buenos Aires (Argentina)
1880 – Maule-Lextarre [Abadiak], Begoña (Bilbo), Bera
1881 – Irun [Abadiak], Donibane Lohizun, Donostia, Montevideo (Uruguai)
1882 – Sara [Abadiak], Bilbo, Donostia, Iruñea, Oiartzun
1883– Markina [Abadiak], Donostia, Hondarribia, Irun
1884 – Sara [Abadiak], Donostia, Iruñea, Itziar (Deba)
1885– Sara [Abadiak], Donostia, Iruñea
1886 – Urnieta [Abadiak]
1887 – Azkaine [Abadiak], Donostia
1888 – Kanbo [Abadiak], Donostia, Gernika, Gasteiz
1889 – Doneztebe [Abadiak], Donostia
1890 – Maule-Lextarre [Abadiak], Donostia
1891 – Iurreta [Abadiak], Donostia
1892 – Donibane Lohizun ("Zazpiak bat" aldarri) [Abadiak], Donostia
1893 – Azpeitia [Abadiak], Uztaritze [Guilbeauk]
1894 – Donibane Garazi [Abadiak] Donibane Lohizun (Abadiaren omenez), Donostia, Hazparne [Guilbeauk]
1895 – Bera [Abadiak], Ezpeleta [Guilbeauk],Vitoria / Gasteiz
1896 – Maule-Lextarre [Abadiak], Arrasate, Bilbo, Kanbo [Guilbeauk]
1897 – Areatza [Abadiaren alargunak, Virginiek], Donibane-Lohizun ("Euskal Ohituraren Festak", Abadiaren omenez), Donostia, Oiartzun, Sara [Guilbeauk].

Abadia hil ondoren (1897), eta baita bere emaztea, Virginie, hil ondoren ere (1901), Lore Jokoen antolaketak jarritu zuen:

1898 – Senpere, Zestoa
1899 – Zumarraga
1900 – Zumaia
1901 – Azpeitia, Hendaia [Jakintzen Akademiak ordainduta]
1902 – Donostia, Oñati, Urrruña
1903 – Donapaleu, Irun
1904 – Donostia, Ordizia, Uztaritze
1905 – Baigorri, Bergara, Donostia
1906 – Donostia
1907 – Elgoibar, Kanbo
1908 – Atharratze, Eibar
1909 – Hazparne, Hernani
1910 - Azkoitia
1911 - Donostia, Segura
1912 - Donibane Garazi, Donostia, Iruñea, Zarautz
1913 - Donostia, Getaria, Tolosa
1914 - Andoain, Bilbo, Donostia, Hondarribia, Iholdi, Necochea (Argentina)
1915 - Bilbo, Donostia
1916 - Donostia, Gasteiz
1917 - Donostia
1918 - Bilbo, Donostia, Iruñea
1919 - Donostia
1920 - Bilbo, Donostia, Iholdi, Urretxu
1921 - Donostia
1922 - Donostia, Durango
1923 - Donostia, Etxarri Aranatz
1924 - Amezketa, Baiona, Donostia
1925 - Donostia, Hondarribia
1926 - Doneztebe, Donostia, Iruñea
1927 - Arrasate, Donostia
1928 - Donostia, Iruñea
1929 - Andoain, Bilbo, Donostia, Iruñea
1930 - Donostia
1931 - Getxo
1934 - Madril
1935 - Bilbo

Lore Jokoetan izan ziren bat-bateko sariketen informazioa garaiko prentsatik bildu du Xabier Itzainak eta hemen kontsultatu daiteke: https://bdb.bertsozale.eus/orriak/get/39-xiberoa-lapurdi-eta-baxenabarreko-bertsulari-xapelketa-historia

Iturriak:
- Davant, Jean Louis. "Antoine d'Abbadie, Abbadiaz". Bilbo: Euskaltzaindia, 2012. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/76001.pdf ]
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/anton-abbadiaren-koplarien-guduak-1851-1897-kronika-antzeko-hurbiltze-saioa/art-14532/ ]
- Itzaina, Xabier. "Lore Jokoak". Bertsozale.eus, 2018. https://bdb.bertsozale.eus/orriak/get/39-xiberoa-lapurdi-eta-baxenabarreko-bertsulari-xapelketa-historia ]

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search