Periodical Performances - View details   To know more about this section

Argi Baltza Sariketa (2. 2022)

Irformation

Performance type
Sariketa
Beginning date
2022-06-05
Final date
2022-06-26
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa

Description

Oinarriak

Bizkaiko Busturialdeko Lilibertso bertso eskolak Jon Lopategi zenaren omenezko Argi Baltza sariketaren bigarren edizioa antolatu du. Lopategiren ikasleetako batek, Igor Elortzak, asmatu zuen Argi Baltza kontzeptua, Lopategiren ekarpena deskribatzeko artikuluan.

Jon Lopategik eskualdean zein Euskal Herri osoan zehar egindako lana balioan jartzeko antolatu dute sariketa: “Bertsolari gazteak plazaratzeko lan ikaragarria egin zuen, baita kulturgintza sustatzeko ere. Hil zen momentutik, bera urtero-urtero gogoratzea oso garrantzitsua dela uste dugu”. “Haren lekukoa hartzea erabaki dugu, Lopategiren lanari jarraipena emateko asmoz. Bigarrena da, eta bigarren batek ohitura bat sor dezake. Gustatuko litzaiguke oraingo txapelketa honek arrakasta izanez gero, urtero antolatzen jarraitzea”.

Iaz, bizkaitarrak izan ziren bertsolari gehienak, baina, aurten, lurralde ezberdinetako bertsolarien presentziari garrantzia eman diote, txapelketaren oihartzuna Euskal Herrian zabaltzeko helburuz. Hala ere, Lopategiren filosofiari jarraiki, bizkaitarrak izango dira gehienak. “Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkaritza bermatu dugu, baina bizkaitarrak gailentzen dira. Horien artean, gainera, Busturialdeko bertsolariak egoteari eman diogu garrantzia. Guk zortez bertsolari gazte asko ditugu taldean, eta aukeraketa zabala izan dugu. Iaz bertsolari batzuk aritu ziren, eta aurten beste batzuk. Mikel Retolaza da errepikatzen duen bakarra, iaz berak jantzi zuelako txapela".

Structure

Performances
2022-06-05 Ajangiz Sariketa
2022-06-12 Gautegiz Arteaga Sariketa
2022-06-19 Mendata Sariketa
2022-06-26 Muxika Sariketa
Sailkapena
1- Ane Zuazubiskar

2- Aner Euzkitze

Ane Zuazubiskar 379,5
Aner Euzkitze 375
Aitor Etxebarriazarraga 257,5
Ibai Amillategi 243
Mikel Retolaza 243
Sarai Robles 233
Champion
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search