Periodical Performances - View details To know more about this section
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (20. 2025)
Irformation
- Performance type
- Txapelketa
- Beginning date
- 2025-09-28
- Final date
- 2025-12-20
- Extension
- Bizkaia
- Extension
- Herrialde mailakoa
- Website
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2025/albisteak/Irailaren-28tik-abenduaren-20ra-jokatuko-da-Bizkaiko-Bertsolari-Txapelketa
Participants
- Organizers
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Participants
- Conductors Team
Amezaga, Jon Anzorandia, Idoia Arriola, Kattalin Enbeita, Zihara Garatxena, Leire Menika, Igor Olabarria, Begoñe Urien, Ainhoa Vidal, Beñat - Referees
Arregi, Ainhoa Arrien, Ander Aurrekoetxea, Iñaki Azula, Mirari Etxebarria Gaztelu, Leire Fuentes, Jurgi Juaristi, Miriam Mendoza Agirre, Garazi Ortiz, Marta Romero, Beñat Txakartegi, Ander "Txaka" - Secretary
Basterretxea, Miren Itziar Juaristi, Itxaro
Description
- Oinarriak
- Egitura eta final aldaketarekin dator txapelketa: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da.
Udazkenean jokatuko den arren, prest dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2025. Gaur izan da aurkezpena Bilbon, Foru Liburutegian. Aurkezpenean, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak hartu dute parte.
Irailaren 28an hasiko da Txapelketa, eta asteburuz asteburu, abenduaren 20raino helduko da, Bizkaian zehar bertsoa zabalduz. Aurten, egitura aldaketarekin dator, gainera: lehenengo fasean bost saio jokatuko dira, finalaurrekoak buelta bitara jokatuko dira eta, azkenik, finala jokatuko da. "Txapelketa bat amaitu eta segidan hasten da hurrengoa antolatzen. Balorazio batzar horietatik etorritako erabakietako bat izan zen egitura aldaketa" azaldu du Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak. Aldaketarako arrazoi nagusia finalaurrekoek ondo funtzionatzen dutela da: "jende asko batzen da eta giro oso polita egoten da", esan du. "Bertsolari horiei saio gehiago ematea eta maila horretako saioak Bizkaiko herri gehiagotara heltzeko aukera polita da", gaineratu du.
Horrela, lehenengo fasean 30 bertsolarik kantatuko dute: Udabarria Bertsotanetik sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantatu zuten beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak: 2023an finalista izan zirenak. 18 horietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.
Finala, abenduaren 20an, Casillan
Azken txapelketetan finala Bilbao Arenan izan bada ere, aurtengoan Casillan egitea erabaki du Txapelketako Talde Antolatzaileak: "Aldaketa koiunturala izan da, Talde Antolatzaileak egokiago ikusi du aurten finala hor egitea" azaldu du Ione Narbaizak.
Bestalde, aurtengoa Txapelketa Nagusirako puntuagarria den txapelketa da. Bizkaitik 10 bertsolari sailkatuko dira 2026ko Txapelketa Nagusira.
Sarrerak, salgai
Saioetako sarrerak erosteko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera.
Oraindik sarrerarik geratuko balitz, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke: lehenengo fasean 16:30etik aurrera; finalaurrekoetan, 16:00etatik aurrera; eta finalean, ostera, 15:30etik aurrera.
Lanean ari direnei eskertza
Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteako presidenteak txapelketa "egunean-egunean egiten dan lanaren fruitua eta eskaparatea" dela azaldu du: "eskoletatik hasi, bat-bateko taldeetan segi, eta bertso eskoletaraino." Bestalde, taldeen beharra ere eskertu du: talde antolatzaile, gai-jartzeile epaile eta boluntario lanetan ibiltzen diren petodunak.
Era berean, "Txapelketaren babesleak ere eskertu ditu: urtero-urtero gure babesle nagusi den Bizkaiko Foru Aldundia eskertu gura genuke, baita BBK, saioak egingo diren herrietako udal eta hedabide laguntzaileei ere.
Structure
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (20. 2025) Sailkapen fasea. "Udabarria Bertsotan"
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (20. 2025) Kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (20. 2025) Finalaurrekoak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (20. 2025) Finala
- Performances