Periodical Performances - View details   To know more about this section

Arabako Bertsolari Txapelketa (6. 2006)

Irformation

Performance type
Txapelketa
Beginning date
2006-04-01
Final date
2006-05-27
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Weberako aurkezpena
AZKENEKO ia urte bete honetan bizitako bertso zurrunbiloak ederki erakusten du bertsolaritza nola dagoen, zer den: bide luze bat da bertsolaritza, eta bideari ekin nahi dionak, nekez aurkituko du aitzakia edo trabarik horretarako: Bideari ekin diezaioke ume, gazte, zein ez hain gazte denak, emakume edo gizon, euskaldun zahar zein berri, Lapurtar zein Arabar… Baina bidea luzea da, hori bai, oso luzea. Eta bide luze horretan batzuk aurreratuago daude, beste batzuk ez hainbeste. Baina oraindik bidearen amaiera beharrean hasiera gertuago izateak ez digu etsi arazten. Indarra ematen digu gogotsu zango bat beti bestea baina aurrerago jartzeko. Eta nahiz eta tarteka estrapuzu egin, nahiz eta noizean behin atsedenalditxoren bat hartu, nahiz eta eguraldiak beti ez lagundu, aurrera goaz. Beti aurrera.
Bide horretan doazenetako 20 dira 2006ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko dutenak. Batzuk aspaldi ekin zioten bideari, beste batzuk orain gutxi. Batzuk saltokoa doaz, beste batzuk pausatuago baina atsedenik gabe. Baina guztiak ere aurrera. Beti aurrera.

Structure

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (6. 2006) Kanporaketak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (6. 2006) Finalaurrekoak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (6. 2006) Finala
Performances
2006-04-01 Laudio Txapelketa
2006-04-08 Aramaio Txapelketa
2006-05-07 Agurain Txapelketa
2006-05-13 Dulantzi Txapelketa
2006-05-27 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
1. Zigor Enbeita 468 puntu
2. Oihane Perea 461.5 puntu
3. Asier Otamendi 301.5 puntu
4. Iñaki Viñaspre 299 puntu
5. Manex Agirre 291.5 puntu
6. Juan Mari Juaristi 290.5 puntu
Champion
Enbeita, Zigor
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search