Bertsos - View details   To know more about this section

2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Hainbeste kilometro
horrenbeste buelta!
Gero ta ilunago
zeneukan kopeta
nik ere arantza bat
barruan gordeta
ekintzek aurre hartzea
ona da tarteka
hitz egiten ez gera
atrebitzen eta.

J. Maia:
Nunbait galdua degu
haserako sena
gure harremana ez da
lehen zirudiena.
Preso zein libre egon
hori ez da problema
nahiz ta barruan zauden
gertatzen den dena
zure barrua baita
agintzen duena.

M. Lujanbio:
Borrokan jardun nintzen
zerbaiten defentsan
baina bigarren gerra
gure hontan zetzan.
Luzaro segitzea
akaso hobe zan
baina nahi nun bizitza
gozatu zenezan.
Nerekin gelditzeko
ezin dizut esan.

J. Maia:
Muxu bat izan leike
betiko ituna
eta begirada bat
airezko gutuna
maitasun itsaso bat
hurrena lurruna
barruan zein kanpoan
gerta ahal zaiguna
etortzen den bezela
doa maitasuna.

M. Lujanbio:
Badator ta badoa
hori da gudua
mina edo arantza
kezka, apurua.
Burdinezkoa da orain
nere ingurua
ta bikote hau ez dut
leku segurua
lehenbizi aurkitu behar dut
neronen burua.

J. Maia:
Baina oraindik nahi det
ipuin hau mantendu
ez baitut erakutsi
nahiko fundamendu.
Kanpoan errexa da
lore ta lausengu
neguan gaude eta
hau ezin zuzendu
baina udaberriari
ez lorerik kendu.

M. Lujanbio:
Datorkeen horren ta
udaberriaren
aurrejuzkurik ez dut
egiten dena den.
Harreman haragizko
ilun xamar bat lehen
orain kristalaz bi alde
nola jarri garen
nahiago izan dedin
urrun baina garden.

J. Maia:
Hala ere neretzat
hain zera eredu
nahiz ez dudan egin nahi
otoi ta erregu.
Berriz ni ta zu gera
orain ez gaude gu.
“Maite zaitut” ja ezin
badizut bialdu
beti esango dizut
“Maite zaituztegu”.