Bertsos - View details   To know more about this section

2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-01-22 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urteak daramatzazu preso. Gaur, bost urteko zure alabaren bisita izan duzu, eta begietara begira, halaxe esan dizu: “Aita, ikastolan diote kartzelan gaiztoak sartzen dituztela. Zu ez zara gaiztoa, ezetz?”.

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begira alaba bizitzan egin
ditut akats nabarmenak
txikia zara ta ez naiz hasiko
hemen gaur kontatzen denak.
Asko ezin ditut oraindik aipa
baina zu lasai naiz zure aita
eta gaur nire lorpenak
hoietxek dira hain zuzen ere
zukiko maitasunenak
eta gainera gaiztoa ez naizela
esaten dit gaur barrenak.
Nik maite nuen gure hizkuntza
gure herria nahi nuen bultza
ta hoiek dira gaiztoenak
hemen sartu nindutenak.

Dena ezin da berriz kontatu
txikiegia baitzara.
Edozer gauza esango dute
akaso nigatik hara
nintzela hiltzaile zein terrorista
baina alaba zuk goruntz bista
eta ez izan ikara.
Amatxoi ondo heldu eskutik
ta lasai ikastolara
joan zintezke ta aurrez aurre
eutsi denei begirada.
Errugabeak gu garelako
ez dut merezi hainbeste malko
ta lasai egon alaba
laister libre izango gara.

Kristal atzetik ikus dezaket
etxerantz nola doazen.
Funtzionarioak zera agindu dit
“Zeldarantza zoaz zuzen!”.
Ta amatatu dut telebista
ta topera jarri konpak diska
ta hasi naiz gogoratzen
nola neuk ere haur nintzanean
ez nuen ezer ulertzen.
Eta ohean hantxe etzan naiz
garai haietxek oroitzen
No time for love ta taldea Hertzainak
ileak zutik ta estu zainak
Gari ari da kantatzen
“Ez dute uzten maitatzen...”.