Bertsos - View details   To know more about this section

2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa
Conductor
Murua, Xumai
Zabaleta, Eneritz
Bertsolaris / Authors
Barroso, Odei
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Otxaldek baditu bertso batzuk idatziak, Gaztetasuna eta zahartasuna izenburua dutenak. Zer behar du bertsolariak, gaztetasuna ala zahartasuna?

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Hara Otxalden bertsoren batzuk
Odei jarri dute zita
berrogeita hamar urtera aurten
egin behar det bisita.
Bertsolariai komeni zaio
hainbeste esperientzi-ta
zahartasuna luke onena
gazte dela sinetsita. (bis)

O. Barroso:
Zahar izanda orduan ongi
gazte izanik bada uste
hoita bi urte beteak ditut
berriz beteko nituzke!
Baina askotan izan nahi ditut
berriz hemezortzi urte
ordea Egañai begiratuta
zaharra izan nahi nuke. (bis)

A. Egaña:
Berrogeita hamar gainean dauzkat
ta zuk hogeita bi urte
pentsatzen jarriz ze inbidia!
Ai mutiko zenbat suerte!
Lehengo bertsoan zeuk esan duzu
“Egaña izan nahi nuke”
ba nik lau txapel emango ditut
zure adinaren truke! (bis)

O. Barroso:
Nere adina ukan nahi duzu
lasai etxetik irtenda
bada atzera eginez duzu
zuk sekulako zerrenda.
Ilerik gabe gorputzez bueno
begira nolako prenda!
Hau gaztetxean koplak kantatu
eta fite gaztetzen da. (bis)

A. Egaña:
Pertsona zahartzen joaten dela
ez da ez mito ez leienda
eta hogeita bi urtekoa da
nere aldameneko prenda.
Hogei nahi ditut hoita bat’e bai
hoita lau bai ze zerrenda!
Baina hogeita bi ez nituzke nahi
soldaduzkan nengoen-da! (bis)

O. Barroso:
Nik soldaduska ez dut egina
maiz galdegina didate
ez naiz joanen. Ideia hori
utzi ezazu aparte!
Berrogeita hamar urte beteak
eta lau txapel gaur arte
laroei urtekin txapel batekin
konformatuko nintzake. (bis)

A. Egaña:
Gazte garaian bat ibiltzen da
triliri eta tralara!
Gero adina dela tarteko
gauza batzuk behar laga.
Larogei urte eta txapel bat
neuk’e firmatzen dut hara
txapel bakarra hain xuxen ere
gomazkoa baldin bada! (bis)