Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur zarete. Itzulerako hegazkinaren zain zaudete.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Herri honetan ikasi dut nik
bizitza ona maitatzen.
Gure ama dabil basamortuan
landare sustraiak batzen.
Aizu Abdula zer dala eta
ez gara hemen geratzen?
Hemengo haurrek guztia dute
baina ez dute baloratzen. (bis)

I. Zubeldia:
Joanez gero egongo gera
askatasunan egarri
ta geldituta ezin da jakin
gure herriaren berri.
Aeroportuan Mohamed ta ni
biok gaude nahiko larri
hemendik inor ezin eraman
ta handik ezin ekarri. (bis)

F. Paia:
Eta Tindufen gosetea ere
biderkatu zaigu aurten
amak ez daki hamabirentzat
aina bildu ote dezakeen.
Geratu eta euskara ikasi
behar dugu guk hainbaten
jada ikasi dut “Eskerrik asko”
ta “Eman gehiago” esaten. (bis)

I. Zubeldia:
Eskatuta´re ez hartzea´re
gerta liteke ordea.
Begira zazu lurralde honek
hartu duen kolorea:
Jainkoak dira play stationa
eta ordenadorea.
Uste al dezu leku hau dala
gurea baino hobea? (bis)

F. Paia:
Play stationan truke prest nago
Ala haundia saltzeko.
Ahots bat dabil airoportuan
guk biok enbarkatzeko
monitorea agertu zaigu
hortik kopeta beltzeko.
Amets egiten jarrai dezagun
egun batez bueltatzeko. (bis)

I. Zubeldia:
Begietara atera dira
malkoaren zipriztinak
maitatzen ditut Euskal Herriko
mendiak eta jardinak
maitatzen ditut adiskideak
ta famili atseginak.
Mohamed hemen gelditzen naiz ni
amonari eskuminak. (bis)