Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Barroso, Odei
Elustondo, Nerea
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herentzian, zuen amonaren bitxiak jaso dituzue. Zuk, Odei, saldu egin nahi dituzu denak. Nereak ez.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Barroso:
Nahi honek handitzen dit
bihotzan taupada
nik baditut bi seme
bakarra alaba.
Aspaldian etxean
miserian gara
saldu nahiko nituzke
bitxi hoiek hara:
urrea alperrik da
ogirik ez bada.

N. Elustondo:
Krisiak familiai
eman dion kaña
nik´e sentitu det bai
ez zaitez engaina.
Hala´re zertan egin
holako hazaña?
Bitxiak bertan utzi
Odei alajaina
ta nik emango dizut
ogitako aina.

O. Barroso:
Hori egoki denik
aizu ez dut uste
okerrera baikoaz
urterikan urte
ez ezberdintzeraino
zeru eta lurpe.
Bitxiak ez saltzea
nahiago zenuke
baina lasai amonak
ulertuko luke.

N. Elustondo:
Bitxi-dendara joan
nahi zenduke aurrez
beste buelta bat eman
zaiozu mesedez.
Erabakia ez zazu
hartu horren errez
amonak ulertuko
luke hori berez
baina ez luke nahiko
eta nik ere ez.

O. Barroso:
Urrezkoa bitxia
urrezkoa luma
hoiei begira pasa
izan dut eguna.
Ez dakigunez zer den
bihar datorkiguna
bitan bana dezagun
Nerea laguna
ta zure parteakin
egin nahi duzuna.

N. Elustondo:
Hortan ez det ikusten
hainbeste problema
neronek erostea
agian onena
dirua´re eskeini
dezaket hurrena
bestela izango degu
munduan barrena
hileko jana eta
bizitzako pena.