Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kale-garbitzaileak zarete. Gaurko greba-deialdian gutxieneko zerbitzuetan lan egitea egokitu zaizue.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Borrokatzeko nahiz sobran dugun
arrazoia eta grina
hau da patua borrakatu nahi
ta borrokatu ezina.
Guri tokatzen zaigu garbitzen
itxuraz kale ixkina
kontzientzia dut jaso behar dugun
kalea bezain zikina. (bis)

N. Elustondo:
Kontzientziak izaten dira
norberarenak, libreak
baina begira zaborrez bete
daude kontenedoreak.
Defendagarri izanagatik
guztion eskubideak
besteenak hasten diren lekuan
bukatzen dira gureak. (bis)

J. Uria:
Ta muga hoiek ez haustekotan
guretzako da zigorra
goiko batzuen agindupean
gure ekintza derrigorra.
Ustez zerbitzu minimoekin
ona egin dute obra
ohartu gabe eurak direla
gizarte honen zaborra. (bis)

N. Elustondo:
Eta kiratsik ere aterako
ez balukete sikira
alaiagoa litzake zure
ta nere arteko jira.
Ipini zara poltronetako
zabor pilari begira
guk errefustzat tratatu arren
berziklagarriak dira. (bis)

J. Uria:
Bueno Nerea Bizkaia aldean
berdina da dena hemen
guk ez ditugu hoiek bereizten
ta barka zaidazu, ejem!
Halan da ere nabari dadin
zeren alde ari garen
badaezpada jaso dezagun
ahalik eta gutxien. (bis)

N. Elustondo:
Ba bai horrekin ados nago ni
esaten dezun antzera
eskobarekin ez gera joango
zabor guztiak biltzera
ta babes gabe gera ez dadin
gure kide denen greba
egin dezagun iraultzatxoa
goazen kafe bat hartzera. (bis)