Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen aita kartzelan zegoen zuek jaio zinetenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian zaudete, noiz irtengo den zain.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Seme batentzat aitak sekula
ez du egin ezer txarrik.
Urte hauetan ez da falta izan
sentipen eta negarrik.
Kalera irten behar du eta
nago arraro xamarrik
kondena latza bete duela
ez dago esan beharrik
baina kondena ez du betetzen
barruan denak bakarrik. (bis)

E. Lekue:
Nik hogei urte bete barriak
ta zu hogeta biraino
aita alboan ez dogu izan
Aitor sekula gaurdaino.
Oin hiru urte urten behar eban
baina Parot doktrina, ño!
Azkenik geure artera dator
etorri gara honaino
azken aste hau luzeau ein jat
aurreko urte danak baino. (bis)

A. Sarriegi:
Zapaldu degu mila kartzela
ta etiko ez dan hainbat zoru
presoarentzat egunak ez bait
dauzka hogeita lau ordu.
Hainbeste urtean aldatu dira
ohitura ta bizimodu.
Nun eta nola biziko da orain?
Kanpoan zer egingo du?
Orain bizitzan aterrizatzen
lagundu behar diogu. (bis)

E. Lekue:
Bis a bisetan aste birik behin
han agertzen jakun jator
esaten euskun “Jatorrak izan
behintzat Etxahun eta Aitor”
eta nik hori ikasi dot bai
bere eskutik, naz baikor.
Etorri dator etxerantz eta
jarraituko dau bai gogor
han iraun dau ta hemen iraungo
dau holan baldin badator. (bis)

A. Sarriegi:
Kosta egiten zait momenturako
lehen hitzak aukeratzen
ezinegona nere barruan
pixkana doa hedatzen.
Aldi berean poz izugarri
bat zait barruan eratzen
ta uneotan arantza latz bat
besterik ez zait geratzen:
gure ama zenak ez ikustea
kartzelatik ateratzen. (bis)

E. Lekue:
Barruan dogun arantza handia
duda barik horixe da
ama bidean istripuz hil zan
lau urte eginda atzera.
Hargaitik behar dau gure laguntza
datorrenean etxera
oin be lagundu beharko dogu
gero eingo dogun antzera:
han dator aita lau poltsa hartuta
goazen Aitor laguntzera! (bis)