Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Description

Melody
Gure herri ttiki hau da
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuetan kaminoa
besteetan espaloia
eguzkia ere noiznahi
sarri lokatza ta lohia
apartekoa ez da izan
nik izan dudan sasoia
ahalegintzeko aukera ere
sarri askotan doi-doia
baina gaur jo nahi nuen nik
ahal zela hemen goia
badut motiboa eta
badut nere arrazoia
betidanik nahi izan dut
izan nahi gabe heroia
egun baten bukatzea
Donostiko maratoia. (bis)

Bizitzak garai batean
indarrean hartu nau ta
izan ditut arazoak
ta ez da inongo mauka:
patuak bihotzeko bat
jarri zidan nere aurka
baina oraindik hor dabil
hor dabil taupa ta taupa.
Inguruan txakur batzuk
korrika zaunka ta zaunka
senitartekoek ere
“Benga Aitor, animo, aupa!”.
Gogorra izanagatik
aukeratu nuen pauta
era hontan bukatzeak
meritu bikoitza dauka. (bis)

Guztiz nago nekatua
uzteko esan dit barrenak
hanketan sentsazioak
ere inoizko txarrenak
baina gogoan harturik
esaten zizkidatenak
berdin prestatzaile edo
berdin medikuarenak
ta ikusirik pasatu
ditudala hiru laurdenak
gerora gorde nahi ditut
hemengo oroitzapenak
zeozer handia egin
baitu hau egin duenak
ta helmugara iristean
ahaztuko zaizkit denak. (bis)