Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Egoerak beste aldean jarri zaitu.

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Andaluzian sortu nintzen ta
Rodriguez hiru abizen
ikasketetan nola ez neukan
aski argi ta aski sen
hogei urte ta han hasi nintzen
Benemerita zerbitzen
trafikoari paso eman ta
goizetik gau izerditzen
ta azkenean Donostiako
kuartelera heldu nintzen
eta ordutik lana egin dut
intxaurrondoak astintzen. (bis)

Nere izena gorroto dute
ez dakit zenbat familik
ez da izango Euskal Herrian
ikusi ez dudan mutilik!
Galdetzen nien “Hik ez ote duk
inoiz hil Guardia Zibilik?
Eta hil baduk zer sentitu duk
neure lankide bat hilik?
Galdera hauei erantzun arte
hor egongo haiz txintxilik”.
Baina begiak zarratu eta
segitzen zuten isilik. (bis)

Baina heldu da aro berria
nunbait bukatu da gerla
ene zain daude magistraduak
eta auzitegi gela.
Bi ordu dira hontaz ta hartaz
galdezka ari direla
eta orain neu nago isilik
lehen mutil haiek bezela.
Tokatuko zait itzal luzea
zulo bateko kartzela
baina espero dut presidenteak
indultatuko nauela. (bis)