Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Igor, autobusean zoazela, Maialen zure ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini diozu.

Description

Date
1970-01-01
Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Beraz behin izan zena
egizko maitasun
bihurtu da ez bero
ta ez etorkizun.
Negarrari zapiaz
diot gaur erantzun
eta denerako prest
nengoke ni entzun!
malko hoiek benetan
lehortu ditzazun.

M. Lujanbio:
Laguna bihurtu zait
maitale ez, putre
nere begi ertzetan
malkoak itute
musuzapia ematen
hara ze jardute!
Zapia hartzen dizut
keinu horren truke
eta musua ere
eskertuko nuke.

I. Elortza:
Beraz eskatu eta
emanda aski du
mundu hontan berdintsu
gabiltza beti gu
bakarrik sentitzea
ohi dugu deskuidu.
Ez zara beti izango
zu bere gatibu
hortik irten liteke
neu nauzu testigu.

M. Lujanbio:
Zuk ere pasatuak
egunik beltzenak
ez dakit ba berdinak
ote garen denak.
Orain min ematen dit
senarran izenak
ez ninduen maitatu
maitale ez zenak
ta odolik gabeak
zauririk latzenak.

I. Elortza:
Zauri hoientzat eman
dizut lehen zapia
konpartitua baitut
zure lubakia.
Azaldu nahi nizuke
ondo zergatia:
neure arreba izan zen
behin ikaratia
nahi badazu har zazu
bere zenbakia.

M. Lujanbio:
Ba eskertuko dizut
ta zuri hori zor
ia leuntzen didan
nere hainbat minsor.
Telefonoz nenbilen
eztarria idor
zuk entzutea behar
bainuen derrigor
telefonoz bestalde
ez zegoen inor.