Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-21 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Tolosaldean bolo-bolo dabilen gaia da Aralarren egin nahi diren mendiko bideena. Zuek ikusi nondik kantatu. Adibidez, Zaldibian bi pankarta azaldu dira: “Herriak herri, mendiak mendi, Aralarren pistarik ez” dio batak, eta besteak “Gazte, zaldibitar, ganaduzale, mendizale, gu ere bideen alde” (bi pankartak azaltzen dira pantailako irudian).

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Iparraldean bizi naiz eta
nere jakintza da pixka
entzun dut saltsan hor dabiltzala
artzai ta ekologista
baina pankarta, blog eta berri
nork jakin nori sinista?
Zu zara hango semea eta
emaidazu zure pista.

I. Zubeldia
Nik`e aitona artzaia nuen
Pixka’t ez al zait nabari?
Pista kontuan egin nahi dute
ai txikiketa ugari!
Izan liteke lehen sektorea
berriro pizteko sari
errespetoa ez al zaio zor
menditik bizi denari?

A. Arzallus
Ai zure pistak ez dakit nere
bidea duen xamurtzen
artaziei lagundu nahi nieke
hortan bagabiltza zuzen
bideak errez nahi ditut baina
gauza batek nau bildurtzen:
erreztasuna noiz hasten zaigu
errexkeria bihurtzen?

I. Zubeldia
Jarri langa bat ta behar dunai
giltza eman ta pakea!
Ganaduzaleen egoerea
bihurrie izate`a
eurei eskerrak bakandu dira
garoa eta otea
nere ustetan horixe da ba
ekologista izatea.

A. Arzallus
PNV ta Ezker Abertzalean
gaiak sortu du marmarra
militantea nik ikusi dut
deskolokatu xamarra
gure historira begiratu ta
iruditu zait earra
alderdietan pixka’t bagenun
despistatzeko beharra.

I. Zubeldia
Ezker-eskubi nahastu gera
baina horrek berdin dio
behar dituzte bideak eta
garaian gaude oaindio
gure mendiak gordetzekotan
izate eta balio
artzai gehiago behar ditugu
ta Westfalia gutxio.

A. Arzallus
Pixka bat biak elkartzen goaz
eta bagenun garaia!
Zeinek ez du nahi mendi aldean
berde ta garbi paisaia
polemika bat latza badabil
lizuntzen zaio usaia
nik pista edo pistarik gabe
mendian nahi det artzaia.

I. Zubeldia
Bi mila eta hamazazpian
txabola baten ertzean
behar dituzten traste guztiak
mandoakin ekartzean
gure artzaiak izan ditzagun
gogoan ta bihotzean
Idiazabalgo gazta puska bat
jaten degun bakoitzean.

A. Arzallus
Ez nuke nahiko gaztak eskuan
egin dezaigun eztanda
guztia zeure esku uzten dut
Aralar seme izanda
zuk erabaki pista edo ez
eta zeini jarri langa
neure legea ez dut jarriko
urtean bitan joanda.

I. Zubeldia
Bi kartel zeuden atzekaldean
bi kolore ta bi forma
noski bakoitzak bere xedea
azaldu nahi zun ondona.
Pentsatzen nuna garbi esan det
ta hori ez degu broma
orain bakoitzak esan dezala
gogok ematen diona.