Bertsos - View details To know more about this section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hiru t'erditan jeiki naiz eta
egina dut lan itzela;
orain artean pensatu nuen
egoki ari nintzela,
baina jendea hor ikusten dut
ta ez naiz harritzen bela:
lehenbizi bota papela,
edo kolilla bestela. (bis)
Hementxe nago arras etsita,
barrena goibel-goibela,
sarri askotan pentsatzen baitut
alperrik ari naizela. (bis)
Nahiz ta garbitzen jarri ditudan
nere indar ta kemenak,
zuek horrela ikusi eta
akabo itxaropenak!
Beztu egin zait kopeta eta
nahastu zaizkit barrenak,
zikintzailearen senak
baitakartza nere penak. (bis)
Zuei begira, zuei begira
etortzen dira problemak,
hanka bikoak zaretelako
zaborrikan haundienak. (bis)
Zaborra biltzen, kale garbitzen
pasa horrenbeste urte;
pasadizoak, pasatakoak
denak esango nituzke.
Gizabanako gehientsuenek
errespetorik ez dute;
dugula nahiko bertute
entzun nahi genuke guk'e. (bis)
Alper-alperrik ari naizela,
orain nik hori dut uste;
zuen kalea zuena da-ta
zuek garbitu zazute. (bis)