Bertsos - View details   To know more about this section

2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-07-01 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Duela hiru hilabete harreman bat hasi zenuen zure senarra ez den beste batekin. Denbora aurrera doa, eta senarrari esan behar diozula pentsatu duzu, baina zuzenean ausartzen ez, eta telefonoz mezu bat uztea pentsatu duzu. Ahalik eta minik gutxien eginda esan nahi diozu.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bat, bi ta hiru tonu jo ditu
etxean ez da izango;
kontestadoren utzi beharko det
ze xelebre, ze arraro!
Zera, ba, kaixo, bueno, ba, ni naiz
zera dizut gaur esango;
badakit asko maite nauzula
ni hortaz seguru nago;
nik lehen ainaxe maite zaitut zu
baino ez lehen baino gehiago.

Zurrunbilo bat etorri baita
nere estomago erdira
zergatik eta zertarako den
ez det bereizten guztira.
Zuk badakizu zer den gogoa,
maitasuna ta desira;
munduan ere gizon bakar bat
ez da existitzen ta tira;
bihotzak dauzka lau gela eta
begiak ere bi dira.

Ba, alegia, esan nahi nizun
jarri badezu arreta:
nere burua eta bihotza
dabiltza buelta ta buelta;
nere sabela ez dagoela
bat bakarrantzat gordeta;
besteren batek sortu didala
gogoa eta apeta
baina deitu zuk deia garesti
irtengo da bestela eta.